Gaur goizean (maiatzak 18), eguraldi txarra egonda ere, Leintz Gatzagako lagun batzuekin batera Gasteizko Alde Zaharra hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, bide batez ezkutatzen ohi zaigun gure iragan baskoi-nafarra azaleratuz.
Aurreko bisitetan bezalaxe, General Loma plazatik abiatu gara, ondoren Eskoriatza-Eskibel Jauregia, Martin Ttipia Lekua eta, azkenik, Aldabe Gizarte Etxea bisitatuz. Bisitan zehar, Araba Baskoniako eskualde bezala jaio zela gogoratu dugu, 1181eko Foruaren testuingurua eta helburuak aztertu ditugu, 1199 eta 1200 urteen arteko setio latza oroitu dugu -garai hartako gasteiztarren ausardiari dagokion aitortza emanez-, eta, bukatzeko, konkista horren ondorioz konkistatzaileek ondorengo mendeetan gauzatutako erabakiak birpasatu ditugu, gure gaurko errealitatea eta pentsamendua moldatu dituzte eta.
MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEtik, gure eskerrik beroenak eman nahi diegu Leintz Gatzagatik etorritako lagun guztiei, erakutsitako prestasuna, arreta eta ikasteko grinagatik, galderak eta guzti. Etorkizunean gauza berriak egiteko aukera izango dugulakoan, besarkada haundi bat haientzat guztientzat.
-MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA-
Tagged: Araba, bisita gidatuak, Gasteiz, gasteizko setioa, leintz-gatzaga, Martin Ttipia KE, Martin Ttipia Lekua, Nafarroa
Utzi erantzun bat