

Gasteizko setioaren historia ezagutzen al duzu? 1200. urtean gasteiztarrek beren hiribildua suharki defendatu zuten, nafarrak izaten jarraitzeko.
Data gorde zure egutegian eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan!
Azaroaren 17an ‘Gasteiz 1200’ eleberri grafikoa aurkeztuko dugu, Gasteizen eta Donostian. Eta hurrengo asteetan Hernanin, Algortan, Iruñean eta Durangon ere egongo gara. Adi gure albisteei!
Anima zaitez!
Martin Ttipia Kultur Elkartea, Hernani Errotzen eta Nabarralderen eskutik, abenduaren 4tik 12ra ikusgai egongo da Asparrenako Udaletxean (Araia, Araba). Bisita gidatuak egongo dira abenduaren 6an astelehenean eta abenduaren 8an asteazkenean.
Erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.
A | A | A | A | O | I | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |