Daily Archives: 9 maiatza, 2019

MARTIN TTIPIA, GASTEIZKO TENENTEA

Martin Ttipia tenentea (Aritz Ibarraren ilustrazioa)

Erdi Aroan Nafar erresumako eskualdeak tenentzien bidez antolatzen ziren. Kargu hauek ez ziren bizitza osorako, ezta herentzia bitartez eskuratzen. Tenenteak erresumako funtzionarioak ziren, eta postua eskuratzeko aldez aurretik hautatuak izan behar ziren.

Irakurtzen jarraitu

ZERGATIK INDEPENDENTZIA? DUINTASUNAGATIK, ETA KITTO (II)

independentzia

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza horien guztien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

Irakurtzen jarraitu