MARTIN TTIPIA, GASTEIZKO TENENTEA

Martin Ttipia tenentea (Aritz Ibarraren ilustrazioa)

Erdi Aroan Nafar erresumako eskualdeak tenentzien bidez antolatzen ziren. Kargu hauek ez ziren bizitza osorako, ezta herentzia bitartez eskuratzen. Tenenteak erresumako funtzionarioak ziren, eta postua eskuratzeko aldez aurretik hautatuak izan behar ziren.

Gurea, gasteiztarrona, 1198. urteaz geroztik Martin Ttipia dugu. Bera zen 1199. urtean hiria Gaztelako erregearen armadaren erasoarengandik babesteko arduraduna. Garai hartako gasteiztarrek sutsuki egin zioten aurre askoz handiagoa zen gudarosteari, eta 7-9 hilabetez gure harresietatik at mantendu zuten. Martin Ttipiaren lehenengo aipamenak Zangotzan kokatzen du. 1189 eta 1194 bitartean tenente izan zen Garaziko gotorleku nagusietan, hain justu gaurko Behe Nafarroaren osaketa abiatzen zen unean. Konkistaren ondoren, Erriberan egon zen tenente moduan Nafar erresumaren defentsan, beraz ondoriozta dezakegu gerlari engaiatua izateaz gain leiala ere bazela. 1210ean dugu haren azken aipamena.
Doazkio hemendik gure eskerrik beroenak!! BETIKO ARGIA

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: