Tag Archives: Martin Ttipia KE

GASTEIZ 1200: OTSAILEKO AURKEZPENAK

GASTEIZ 1200: URTARRILEKO AURKEZPENAK

GABONETAN, OPARITU “GASTEIZ 1200”!!

“GIZA HABITAT EZKUTATUA” ERAKUSKETA ASPARRENAN

Martin Ttipia Kultur Elkartea, Hernani Errotzen eta Nabarralderen eskutik, abenduaren 4tik 12ra ikusgai egongo da Asparrenako Udaletxean (Araia, Araba). Bisita gidatuak egongo dira abenduaren 6an astelehenean eta abenduaren 8an asteazkenean.

Erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.

ASISKO URMENETA, 2019KO URTEKO NAFARRA (KRONIKA)

(Iturria: Josu Chavarri)

Joan den larunbatean, urtero legez, 2019ko “URTEKO NAFARRA” SARIA eman genion ASISKO URMENETA irudigileari, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAREN izenenean. Irakurtzen jarraitu

LEINTZ GATZAGATIK GAUR BISITARI

Gaur goizean (maiatzak 18), eguraldi txarra egonda ere, Leintz Gatzagako lagun batzuekin batera Gasteizko Alde Zaharra hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, bide batez ezkutatzen ohi zaigun gure iragan baskoi-nafarra azaleratuz.

Irakurtzen jarraitu

‘URTEKO NAFARRA’ SARIA JASO DU RAFAEL BERASATEGIK, ERRAZTIOLATZA ERAKUSTOKIARENGATIK

(2018ko abenduaren 1ean “Goierriko Hitza”n argitaratutakoa)

Gasteizko Martin Ttipia kultur elkarteak 2018ko Urteko Nafarra saria Segurako Rafael Berasategiren Erraztiolatza erakustokiari eman dio, “hainbat urtez euskaldunon nafartasun politikoa Goierrin aldarrikatzeagatik, eta euskal kulturaren alde egindako lan eskergagatik”.

Berasategik 2008an sortu zuen Erraztiolatza erakustokia edo museoa, eta “aintzinako ohiturak eta gure arbasoen egunerokoak” ezagutzeko aukera eskaintzen du. Berasategiren esanetan, “aurten 3.000 lagunetik gora pasatu dira bertatik”. Hainbat ofiziotako tresnak ikus daitezke bertan: aroztegiko tramankuluak, zerraiak eta errementariaren lanabesak, ehungintzan erabiltzen ziren bi telar, animalientzako zepoak, fosilak, presoak lotzera erabiltzen ziren burdinezko girgilduak, XVII. mendeko Seguran egindako metro bateko iltzeak…

Bestetik, Seguraren eta Seguraren aurretik izan zen Erraztiolatzaren historia ere biltzen du Erraztiolatzak, Berasategik berak egindako maketen bidez. “Gaur egungo historialariak berridazten ari diren historia biltzen du Berasategik”, adierazi dute Martin Ttipia elkartekoek.

Euskal Herriaren ezkutuko historia ikertzen duen taldea da Martin Ttipia. “Herri bat garela, Nabarra izan ginela erakusten dugu, eta hainbat zirkunstantzia tarteko iritsi ginela gauden tokira. 1200. urtean Gaztelak asmatutako izenak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa”. 1199an Gaztelako Alfontso VIII.aren setioaren aurkako defentsa zuzendu zuen tenentea izan zen Martin Ttipia.

Rafael Berasategik eskerrak eman dizkie Martin Ttipia elkartekoei, Nabarralderi eta “asko laguntzen didan Bixente Albizuri”.

Oroigarria eman ondoren, goizean museoan eta herrian bisita gidatua eta bazkaria egin dituzte.

ESKERRIK ASKO, ETORRITAKO GUZTIEI!!

MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAren izenean, gure eskerrik onenak bidali nahi dizkizuegu, EAk eskatuta Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian antolatutako hitzaldietara eta AEK-k eskatuta Gasteizen eginiko bi bisita gidatuetara etorri zareten guztiei. Gure eskerrik zintzoenak ere, EA eta AEK-ko arduradunei, guregan jarritako konfidantzagatik eta haien laguntzagatik. Aurrera jarraitzeko indarra ematen digu zuen harrera beroak. Berriro ere elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat eta ondo izan!!

En nombre de MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA, queremos enviaros nuestro agradecimiento a todos/as quienes habéis acudido a las charlas organizadas por EA en Gasteiz, Bilbo, Iruñea y Donostia, así como a las dos visitas guiadas a solicitud de AEK en Gasteiz. Nuestro más sincero agradecimiento también a los/las responsables de EA y AEK, por la confianza depositada en nosotros/as, y por su colaboración. Vuestra cálida acogida nos impulsa a seguir adelante. En la confianza de que nos volveremos a ver, un cordial saludo.

Hona hemen argazki batzuk…. / A continuación, algunas fotos…..

Irakurtzen jarraitu

HITZALDIEN ORDUETAN ALDAKETA // CAMBIO EN HORARIO DE LAS CHARLAS

Antolatzaileek hala eskatuta, aurreko postean (aldatu dugu dagoeneko) aipatutako hitzaldien xehetasunak zertxobait aldatu dira.

A solicitud de la organización, se han modificado ligeramente los detalles de las charlas mencionadas en el post anterior (ya modificado).

Hauek dira behin-betiko hitz-orduak:

  • IRUÑEA: apirilak 10 asteartea (19:30) -19:00etan izan behar zuen lehenago-.
  • DONOSTIA: apirilak 18 asteazkena (19:00) -apirilaren 19an izan behar zuen lehenago-.

Éstas son las citas definitivas:

  • IRUÑEA: martes 10 de abril (19:30) -anteriormente, a las 19:00-.
  • DONOSTIA: miércoles 18 de abril (19:00) -anteriormente, el jueves 19-.

Aldaketak zabaltzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko, eta barkatu eragozpenak.

Os agradeceríamos que difundierais los cambios mencionados. Muchas gracias, y disculpad las molestias.

-MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA-

APIRILEKO EKIMENAK: HITZALDIAK ETA BISITA GIDATUAK // ACTIVIDADES DE ABRIL: CHARLAS Y VISITAS GUIADAS

Hasi berri zaigun apirilerako, ekimen berriekin gatozkizue MARTIN TTIPIA Elkartetik.

Para el recién iniciado mes de abril, desde MARTIN TTIPIA Elkartea os proponemos nuevas iniciativas.

Alde batetik, Aste Santuaren aurretik Gasteizen eta Bilbon emandako hitzaldi sortari jarraituz, IRUÑEAn eta DONOSTIAn hitzaldi bera emango dugu, post honetako irudietan agertzen den izenburuarekin. Hona hemen hitzaldien xehetasunak:

  • IRUÑEA: apirilak 10 asteartea (19:30) – EAren Alkartetxean (Gaztelu plaza).
  • DONOSTIA: apirilak 18 astezkena (19:00) – EAren Alkartetxean (Salamanca Pasealekua, 9).

Por un lado, y dando continuidad a la serie de charlas dadas en Gasteiz y Bilbo antes de Semana Santa, daremos la misma charla en IRUÑEA y DONOSTIA, con el título que aparece en las imágenes de este post. Aquí tenéis los detalles sobre dichas charlas:

  • IRUÑEA: martes 10 de abril (19:30) – Alkartetxe de EA (Plaza del Castillo).
  • DONOSTIA: miércoles 18 de abril (19:00) – Alkartetxe de EA (Paseo de Salamanca, 9).

Bestalde, eta Gasteizko AEK-ak eskatuta, Gasteizko Alde Zaharretik bisita gidatuak egingo ditugu apirilaren 18an asteazkenean (10:30), eta apirilaren 26an ostegunean (16:30), ordubete inguruko iraupenarekin. Kontuari buruzko xehetasun gehiago emango dizkizuegu, ondorengo post batean.

Por otro lado, y a solicitud de AEK Gasteiz, efectuaremos visitas guiadas por el Casco Viejo de Gasteiz el miércoles 18 de abril (10:30), y el jueves 26 de abril (16:30), con una duración aproximada de 1 hora. Os daremos más detalles sobre el tema en un post posterior.

Gonbidatuta zaude!! Zatoz eta zabaldu!!

¡¡Estás invitado/a!! ¡¡Ven y pásalo!!

-MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA-