Nortzuk gara?

Martin Ttipia Kultur Elkartearen helburua gaur Araba izenaz ezagutzen dugunaren oroimen historikoa berpiztea da, haren lurraldea aspaldi batean Nafarroako baskoi erresumaren ezinbesteko parte izan zelarik.

Hauxe da gure Kultur Elkartearen ikurra. Sole Calzada diseinatzaileak asmaturiko logotipoa Nafarroako Erregea zen Antso Jakitunaren ikurra edota sigiluan oinarritzen da.

Martin Ttipia Kultur Elkartea tiene como objetivo rescatar la memoria histórica de lo que hoy conocemos como Álava, cuyo territorio constituyó una parte fundamental del antiguo reino vascón de Navarra.

Nafarroarekiko atxikimendu honen ezkutatzea bere horretan dirau gaurkoan, gure lurraren beste leku askotan bezalaxe Erresuma defendatu zutenen gazteluen aztarnek Arabaren Baskonia eta Nafarroarekiko atxikimendu historikoa  agerian uzten badute ere.

La ocultación de esa pertenencia a Navarra pervive en la actualidad, aunque, como sucede en otros puntos de nuestra geografía, las ruinas de los castillos que defendieron el Reino manifiestan la histórica pertenencia de Araba a Baskonia y Navarra.

Martin Ttipia tenentearen figura historikoak, gure kultur elkarteari izena ematen diona eta 1199an Gaztelako Alfontso VIII.aren setioaren kontrako defentsa zuzendu zuena, Martin Ttipia Kultur Elkartean ere gurea egiten dugun Arabako nafartasuna isladatzen du.

Martin Ttipia tenentea (Aritz Ibarraren ilustrazioa)

Hau dela eta, Martin Ttipia Kultur Elkartearen xedea arabarrei haren iragana eta gure herriaren historia ezagutaraztea da, era horretan gaurkoa hobeto uler dezaten eta geure etorkizuna burutu dezagun.

La histórica figura del tenente Martin Ttipia, que da nombre a nuestra asociación cultural y que en 1199 capitaneó la defensa de la villa ante el asedio de las tropas del castellano Alfonso VIII, simboliza la heroica defensa que también, desde Martin Ttipia Kultur Elkartea, hacemos de la navarridad de Araba.

Por todo ello, Martin Ttipia Kultur Elkartea se fija como objetivo que los alaveses conozcan el pasado y la historia de nuestro pueblo, para poder entender mejor el presente y construir nuestro futuro.

 

Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzu, edo Martin TTipia Kide egin nahi bazara idatzi martinttipiake@gmail.com helbidera.

Si quieres contactar con nosotros/as, o hacerte Martin TTipia Kide escríbenos a la dirección martinttipiake@gmail.com.

Martin Ttipia auzolantzerkiaren irudi bat

3 thoughts on “Nortzuk gara?

  1. recalt 11:43 am 7 azaroa, 2014 Reply

    Kaixo lagunak..Ni titika Recalt deitzen naiz, eta ipar euskalerriko euskarazko irrati sarean lan egiten dut…Zuen blogaren ezagutza egin dut, eta hor topatu ditudan gauzak oso oso interresgarriak iduritu zaizkit. Beraz galdera batekin nator, ea ba, posible den, zuek idatzitakoak iratian baliatzen kronika moduan…Ni etor neiteke zuen gana mañetofono batekin komeni zauzuen tokibatetara, ta grabagenezake, gero difusioa egin litzateke irratian…Gauza da , guk euskara soilik erabiltzen dugula..hara, amua bota dizuet , ea ba interresik pizten dudan zuen baitan…Eskerrik asko eta besarkada bat, Titika recalt…

    • Hermano Templario 6:09 pm 10 azaroa, 2014 Reply

      Titika, kaixo eta agur bero bat zuretzat! Eskerrik asko zure proposamenagatik, lagun!

      Lehenik eta behin, barkatu berandu erantzuteagatik. Primeran iruditzen zait. Gure artean ba daude eskuaraz egiten duen batzuk, ni barne. Baina badago lagun bat (Iñigo Larramendi), Gasteizko irratian lantxoak egiten dituena. Berak, gainera, eskuara oso txukuna hitz egiten du!

      Mesedez, ahal duzunean, bidal iezaguzu email bat honako helbiderat: martinttipiake@gmail.com (Martin Ttipia Kultur Elkartea-ren emaila da). Eta hortik aurrera hitz egingo dugu (hau da, horrela, Iñigo-rekin harremanetan ahal izango duzu). Bada ez bada, oraintxe bertan jakinaren gainean jarriko dut Iñigo!

      Eskerrik asko denagatik, Titika! Besarkada bat!

  2. KOLDO 2:56 pm 21 azaroa, 2022 Reply

    Bazkide izan nahi dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: