IDOIA ARRIETA, URTEKO NAFARRA 2016

urteko-nafarra-2016

Duela lau urte, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAk euskal/nafar nortasuna sustatzen lagundu dutenen lana eskertzeko “URTEKO NAFARRA” Saria sortu zuen. Jose Antonio González Salazar etnografia ikertzailea, Joxe Ulibarrena eskultorea, eta Eliseo Gil arkeologoa izan dira, orain arte, saridunak.

Aurten, Saria IDOIA ARRIETA ELIZALDE gipuzkoar historialariari ematea erabaki dugu. Izan ere, bere ikerketak 1200. urtean, Gasteizen bezala, Gipuzkoan ere indarkeriaz eta bortxaz gauzatutako konkista egon zela agerian uzten du; eta, halaber ere, frogak esku artean eduki arren, errealitate hori ezkutatu egin zaigula.

Haren ekarpena aitortzeko, larunbatean azaroaren 26an, eguerdian, inauguratu berri den MARTIN TTIPIA LEKUAn bilduko gara. Gonbidapena parte hartu nahi duen orori dago zabalik.

IDOIA ARRIETA getariarra Historian Doktorea da, Goi Kaliforniaren kolonizazioan euskaldunek izandako eraginaz egindako ikerketari esker. 2009. urtean, eta -usadioaren arabera- Getariaren Hiribildu-Foru ematearen 800. Urteurrenaren harira, gertakizun honen ikerketari ekin zion. Honen ondorioz, jatorrizko agirietan, argi eta garbi, foru-emate horretan Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafar erregeek aurrez emandako Forua berretsi baino ez zuela egin esaten zela ikusi zuen. Halaber ere, suntsitutako harresiak berreraiki zituela aipatzen zen, indarkeria tartean izan zela agerian utziz. Historiagrafiaren arabera, aldiz, Donostia baino ez da agertzen Gipuzkoar kostaldean Nafar fundazio bezala, eta itun baten bitartez “inkorporatu” zen Gipuzkoa gaztelar Koroara.

Ondoren, eta Nabarraldek bultzatutako Gipuzkoaren jatorriari buruzko bideo bat dela eta, XIX. mendean egindako 1332. urteko agiri baten kopia arakatu zuen, non Getariak Donostiaren foruaren kopia eskatu zuen. Hara non, agiriaren izenburuan “se da por sentada la conquista de San Sebastian” aipamena agertzen zen, eta testuan idazlearen “¡Ojo! Conquista de San Sebastian” esaldia agertzen zen albo batean. Agiri hau ezagutu duten historialarien artean, aldiz, ez da tarte honen aipamenik egin.

1_li 2_li

Hori gutxi balitz, 1330. urteko beste agiri batean, Gaztelako Alfontso XI.-ak Gipuzkoa, Araba eta Errioxa “por violencia ocupados et usurpados contra Dios” izan zirela aitortzen du; honen hitzik ere ez historiografia tradizionalean.

Anuncios

Etiquetado:, , , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: