Tag Archives: cerco de vitoria

NON ESKURA DEZAKET “GASTEIZ 1200” ELEBERRI GRAFIKOA?

GASTEIZ 1200 eleberri grafikoa non eskura daitekeen galdetzen duzuenontzat. Aurkezpenetan (Donostikoan salbu) EP-ak ere eskuragarri izango dituzue.

Laster aurkezpen eta salmenta puntu gehiago zehaztuko ditugu.

Eskerrik asko egunotan emandako babesagatik!

“GASTEIZ 1200” ETA “KALEKO URDANGAK” TALDEAREN EP BERRIA SALGAI

Ostegun honetan komikiarekin batera Kaleko Urdangak taldeak egindako soinu-banda kaleratuko dugu, EP formatuan. Presta itzazue belarriak, itzela da!

GASTEIZ 1200: AURKEZPENAK GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

Gasteizko setioaren historia ezagutzen al duzu? 1200. urtean gasteiztarrek beren hiribildua suharki defendatu zuten, nafarrak izaten jarraitzeko. 

Data gorde zure egutegian eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan! 

Azaroaren 17an ‘Gasteiz 1200’ eleberri grafikoa aurkeztuko dugu, Gasteizen eta Donostian. Eta hurrengo asteetan Hernanin, Algortan, Iruñean eta Durangon ere egongo gara. Adi gure albisteei!

Anima zaitez!

ADI!! BADATOR “GASTEIZ 1200”!!

ADI!! “GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA” eleberri grafikoa labetik ateratzear da. Soinu-banda ta guzti, gainera.

Laster lehen aurkezpenen berri emango dizuegu!!

1200: BORONDATEZKO ERABAKIA?

MARTIN TTIPIA, ALDABETIK DURANGOKO AZOKARA

DVD-liburuaren azala / Portada del libro-DVD

Joan den larunbatean Gasteizko Aldabe Gizarte etxean estreinatua izan eta gero, “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” DVD-LIBURUA Durangoko Azokan salgai izango dela jakinarazten dizuegu, NABARRALDEren saltokian hain zuzen ere. Abenduaren 6an asteazkenean, gainera, gure kide batzuk bertan egongo dira, zuekin hitz egiteko prest. ZUEN ZAIN EGONGO GARA!!

Después de su estreno en el Centro Cívico Aldabe el pasado sábado, os hacemos saber que el LIBRO-DVD “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” estará a la venta en la Azoka de Durango, en concreto en el puesto de NABARRALDE. Además, el miércoles 6 de diciembre algunos de nuestros miembros estarán presentes en dicho puesto, dispuestos a hablar con vosotros/as. ¡¡OS ESPERAMOS!!

 

IDOIA ARRIETA, URTEKO NAFARRA 2016

urteko-nafarra-2016

Duela lau urte, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAk euskal/nafar nortasuna sustatzen lagundu dutenen lana eskertzeko “URTEKO NAFARRA” Saria sortu zuen. Jose Antonio González Salazar etnografia ikertzailea, Joxe Ulibarrena eskultorea, eta Eliseo Gil arkeologoa izan dira, orain arte, saridunak.

Aurten, Saria IDOIA ARRIETA ELIZALDE gipuzkoar historialariari ematea erabaki dugu. Izan ere, bere ikerketak 1200. urtean, Gasteizen bezala, Gipuzkoan ere indarkeriaz eta bortxaz gauzatutako konkista egon zela agerian uzten du; eta, halaber ere, frogak esku artean eduki arren, errealitate hori ezkutatu egin zaigula.

Haren ekarpena aitortzeko, larunbatean azaroaren 26an, eguerdian, inauguratu berri den MARTIN TTIPIA LEKUAn bilduko gara. Gonbidapena parte hartu nahi duen orori dago zabalik.

Irakurtzen jarraitu