Duela lau urte, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAk euskal/nafar nortasuna sustatzen lagundu dutenen lana eskertzeko “URTEKO NAFARRA” Saria sortu zuen. Jose Antonio González Salazar etnografia ikertzailea, Joxe Ulibarrena eskultorea, eta Eliseo Gil arkeologoa izan dira, orain arte, saridunak.
Aurten, Saria IDOIA ARRIETA ELIZALDE gipuzkoar historialariari ematea erabaki dugu. Izan ere, bere ikerketak 1200. urtean, Gasteizen bezala, Gipuzkoan ere indarkeriaz eta bortxaz gauzatutako konkista egon zela agerian uzten du; eta, halaber ere, frogak esku artean eduki arren, errealitate hori ezkutatu egin zaigula.
Haren ekarpena aitortzeko, larunbatean azaroaren 26an, eguerdian, inauguratu berri den MARTIN TTIPIA LEKUAn bilduko gara. Gonbidapena parte hartu nahi duen orori dago zabalik.