
Tag Archives: 1200
“ARANIELLO” ALFONTSO VIII.AREN TESTAMENTUAN
1886an, Fidel Fita Colomé (1835-1918) historialari katalaniarrak Gaztelako Alfontso VIII.aren (1155-1214) testamentu osoa argitaratu zuen, behin agiria Toledoko katedralean aurkitu eta gero. Gogoratu behar dugu Alfontso VIII.ak orduko Nafarroaren mendebaldea indarrez hartu zuela menpean, 1199 eta 1200 bitartean.
1204ko abenduaren 8an idatzi omen zen aipatutako testamentua, errege gaztelarra osasun egoera larrian zegoelarik, hiltzeko zorian. Bertan, besteak beste, Diego Lopez Harokoari Bizkaiaren jabetza itzultzeko asmoa adierazten zuen (momentu hartan, jauntxo eta militar boteretsu hau Gaztelako erregearen aurka matxinatuta zegoen, Lizarrako gazteluetan gotorturik, hain zuzen ere), eta, bereziki, Antso VII. “Azkarra” Nafarroako erregeari 4 urte lehenago konkistatutako lurraldeak itzultzeko hitza ematen zuen ere.
Aipatutako lurraldeak mugarriztatzerakoan, “Araniello” toponimoa agertzen da idatzian, kokapen argirik gabekoa. Gaur dakarkizuegun idatzi interesgarri honetan, Jesús Pérez de Viñaspre gure lagunak aipatutako lekua Deban egon litekeelako teoria azaltzen digu, testamentuari koherentzia geografiko nabaria emango liokeena. Irakurtzen jarraitu
NAFARROAKO ERRESUMAREN MENDEBALDEKO LURRALDEAREN KONKISTARI BURUZKO HIRU KONTAKETA

Nafarroa Antso Azkarraren garaian (1194-1234) https://nabarlur.blogspot.com/
(Busturianaiak blogetik hartuta)
Historiak oroitzapen nahikoa utzi digu Nafarroako Erresumaren memoria aldarrikatzeko, euskal estatu nazionala sendotzeko etengabeko lanean. Antso Jakitunaren eta Henrike I.aren erregealdien arteko ehun urteko historiak ikerketa arduratsua merezi du, Euskal herriaren destinoetan duen garrantziagatik. Baina, bereziki garrantzitsuak izan ziren 1200 inguruan gertatutakoak. Nafarroako erresumak, estatuek beti eta non-nahi egiten duten bezela, nolabait bere gizartea nazionalizatu zuen eta, Goi Erdi Aroan, erresumako hiriburua zen Iruñea inguruan euskararen lehen bateratzea ezarri zen, bai eta zuzenbide pirenaikoan oinarritutako sistema juridikoa zehaztu ere. Nazionalizazio- eta sendotze-prozesu horretan egonda, 1200. urteko gertaera lazgarriak gertatu ziren. Irakurtzen jarraitu
URTARRILAK 10-ATXORROTXEKO GAZTELUA: DENBORAREN TALAIATIK // 10 DE ENERO-EL CASTILLO DE ATXORROTX. ATALAYA SOBRE EL TIEMPO
Bihar, urtarrilaren 10a, ‘Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik’ dokumentala estreinatuko dugu Eskoriatzako Ibarraundi museoan, arratsaldeko 18.00etan. Ekitaldian, Beñi Agirre eta Iñaki Sagredo historialariek parte hartuko dute, solasaldi batekin. Dokumentala aste osoan zehar izanen da ikusgai, hurrengo ordutegian:
IDOIA ARRIETA, URTEKO NAFARRA 2016
Duela lau urte, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAk euskal/nafar nortasuna sustatzen lagundu dutenen lana eskertzeko “URTEKO NAFARRA” Saria sortu zuen. Jose Antonio González Salazar etnografia ikertzailea, Joxe Ulibarrena eskultorea, eta Eliseo Gil arkeologoa izan dira, orain arte, saridunak.
Aurten, Saria IDOIA ARRIETA ELIZALDE gipuzkoar historialariari ematea erabaki dugu. Izan ere, bere ikerketak 1200. urtean, Gasteizen bezala, Gipuzkoan ere indarkeriaz eta bortxaz gauzatutako konkista egon zela agerian uzten du; eta, halaber ere, frogak esku artean eduki arren, errealitate hori ezkutatu egin zaigula.
Haren ekarpena aitortzeko, larunbatean azaroaren 26an, eguerdian, inauguratu berri den MARTIN TTIPIA LEKUAn bilduko gara. Gonbidapena parte hartu nahi duen orori dago zabalik.
Eliseo Gil Zubillagaren omenez
Martin Ttipia lekua es el nombre que el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ha elegido para erigir un espacio de recuerdo y de Memoria Histórica centrado en la figura de quien fuera el tenente de la plaza amurallada navarra de Nova Victoria. La antiguamente conocida como Gasteiz fue testigo en 1199 de un asedio orquestado por las tropas del rey castellano Alfonso VIII y que mantuvo en jaque a la población vitoriana durante nueve meses hasta la posterior rendición de la plaza, en 1200. Fue el propio rey de Navarra Sancho VII el Fuerte el que, sabedor de que no sería capaz de auxiliarles, ordenó la rendición de una ciudad que desde entonces ha estado en manos de Castilla-España.

Eliseo Gil Zubillaga, Urteko Nafarra Saria 2015 (Argazkia: EL CORREO)