Aurten ere, Martin Ttipia Gasteizko Jaien Atarian

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Joan den urtean gertatu zen bezalaxe (Ikusi https://martinttipia.com/2014/08/05/gure-martin-ttipia-zeledonen-aurrekaria/), iragan abuztuaren 1ean larunbatean GEUk (Gasteizko Euskaldunen Elkarteak, alegia) Gasteizko jaietan Aihotz edo Matxete Plazan kudeatuko duen txosnaren inaugurazioa ospatu zen. Eta bertan agertu zen, 800 urteko bidaia luzea egin ondoren, gure MARTIN TTIPIA, ekitaldian gidari lanak egiteko.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Aurten ere eguraldi zoragarriaz gozatzeko aukera eduki zuten bertan bildutakoek, eta, musikarien laguntzaz, giro ederra sortu zen Gasteizko Alde Zaharreko plaza ikusgarri honetan.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Joan den urteko saridunak -PAKO EIZAGIRRE euskaltzaleak alegia- euskararen aldeko lana aitortzen duen “HELDU BURUARI” Sariaren 2. emanaldiari sarrera eman zion, joan den urteko lekukoa 20 urte bete dituen “GEUREKIN MENDIRA” ekimenaren arduradunei eskuratuz. Ekimen honi esker, nahi izan duten lagun guztiek hilabetean behin euskaraz mendira joateko aukera izan dute azken 20 urtetan.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Jarraian, ekitaldiaren muina den Zina egin zuten aurtengo saridunek, MARTIN TTIPIAren gidaritzapean eta aspaldiko usadioari jarraituz. Izan ere, Martin Ttipiak gogorarazi zuenez, plaza horretan, “mendez mende, Sindiko Prokuradore Orokor guztiek, gure hiriaren eta haren biztanleen berezko legeak era zintzoan eta irmoan defendatuko zituztela zin egin behar zuten; eta, hala egin ezean, bertan dagoen aihotzaz burua moztuko zietela jakinarazten zieten gasteiztarrek”.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Orainera itzulita, “gaur egun ere, gure hizkuntza, EUSKARA, era zintzoan eta irmoan defendatu beharra dugula, bizirik iraun dezan” aipatu zuen “Nova Victoria”-ko tenenteak. Horregatik, saria jasotzeko, “GEUrekin mendira” ekimeneko arduradunek “orain arte egin duten bezala, aurrerantzean ere, euskara defendatuko dutela” zin egin behar izan zuten.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Zinaren ondoren, bertako guztiek GEUko lehendakaria den Xabi Ricoren bertso unkigarria abestu zuten, eta jarraian “GEUrekin mendira”-ko arduradunek txosna estaltzen zuen oihala zabaldu zuten, jaiari hasiera emanez.

(Iturria: hirinet.net)

(Iturria: hirinet.net)

Amaitzeko, “Gasteiz Kantuz” taldeko lagunek abesti sorta batez alaitu zuten giroa: oso bereziki,  aurten lehenengo aldiz euskaraz abestuko den “Zeledon” abesti ezagunaren moldaketarekin.

Izan ere, GEU elkartearen eta Neska eta Blusen Komisioaren lankidetzari esker, Mariano San Miguel musikariaren 1922. urteko partitura bat berreskuratu da, non orain arteko erderazko bertsioarekin  batera (Celedón, ha hecho una casa nueva / Celedón, con ventana y balcón), euskarazko bertsioa ere aurkitu zen. Bertsio hau gaurkotu ondoren, horrela geratu da, eta horrela abestuko du Zeledonek abuztuaren 4an, erderaz eta euskaraz: Zeledon!! Etxe berria egin duk / Zeledon!! Balkoian lehio on.

(iturria: hirinet.net)

(iturria: hirinet.net)

Gasteizen gure lingua navarrorum-aren ikusgarritasun publikoan aurrerapausuak ematea da ekimen honen helburua.

Inaugurazioaren eta Zeledon abestiaren moldaketaren bideo-laburpen bat ikus dezakezue, esteka honetan:

  • – Iñigo Larramendi –

Tagged: , , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: