Gure Martin Ttipia, Zeledonen Aurrekaria

Iragan abuztuaren 2an larunbatean, GEUk (Gasteizko Euskaldunen Elkarteak, alegia) Gasteizko jaietan zehar Aihotz Plazan kudeatuko duen txosnaren inaugurazioa ospatu zen.

Gasteizko Aiotz plaza (Argazkia: Iñigo Larramendi)

Gasteizko Aiotz plaza (Argazkia: Iñigo Larramendi)

Alde Zaharraren bihotzean dagoen plaza ikusgarri hau Gasteizko jaietan euskararekin lotutako ekitaldien bilgunea izan da hainbat urtez (bertso saioak, kontzertuak, dantzak….). Horregatik, duela 3 urte, GEU Elkarteak Gasteizko Blusa eta Nesken Elkartearengandik bertan kokatutako txosnaren kudeaketa bereganatzea lortu zuen. Helburua agerizkoa da: euskara jaietan ikusgarria egitea, euskaldunon bilgunea izatea, euskaraz egindako ekitaldiak antolatzea….

Eguraldi ederraren laguntzaz, jende andana bildu zen bertan, txosnaren inaugurazioarekin bat egiteko.

Aiotz Plaza, goitik behera ikusita (Argazkia: Hirinet)

Aiotz Plaza, goitik behera ikusita (Argazkia: Hirinet)

Txalapartariek, txistulariek eta “Gasteiz Kantuz”-eko lagunek ere ekitaldian parte hartu zuten, jai-giro alaia eta atsegina sortuz.

Txistulariak, Aiotz Plazan (Argazkia: Iñigo Larramendi)

Txistulari eta Kantariak, Aiotz Plazan (Argazkia: Hirinet)

Jaiaren muina, baina, PAKO EIZAGIRRE euskaltzaleari eginiko omenaldia izan zen, “HELDU BURUARI” Sariaren bitartez….eta… hara!!…. horra hor gure MARTIN TTIPIA gidari lanetan!!

Martin Ttipia 2014.3

Pako Eizagirre, “lingua navarrorum”-en defendatzailea, Aiotz Plazan (Argazkia: Hirinet)

Izan ere, eta Martin Ttipiak gogorarazi zuenez, plaza horretan, “mendez mende, Sindiko Prokuradore Orokor guztiek, gure hiriaren eta haren biztanleen berezko legeak era zintzoan defendatuko zituztela zin egin behar zuten; eta, hala egin ezean, bertan dagoen aihotzaz burua moztuko zietela jakinarazten zieten gasteiztarrek”.

Orainera itzulita, “gaur egun ere, gure hizkuntza, EUSKARA, era zintzoan eta irmoan defendatu beharra dugula, bizirik iraun dezan” aipatu zuen “Nova Victoria”-ko tenenteak. Horregatik, saria jasotzeko, Pako Eizagirrek “orain arte egin duen bezala, aurrerantzean ere, euskara defendatuko duela” zin egin behar izan zuen, era bitxi batean….

Zinaren ondoren, bertako guztiek Pakoren lagun min batek haren omenez eginiko bertso sorta eder bat abestu zuten. Honi erantzunez, sarituak berak eginiko beste bertso unkigarri batzuk eskeini zizkien bertan azaldutako guztiei.

Ekitaldia amaitzeko, Pako Eizagirrek txosna estaltzen zuen oihala zabaldu zuen, eta bildutakoak “Euskaraz bizi nahi dut” lelopeko pankarta bat inguratu zuten, taldeko argazki baten bitartez euskararen erabilera aldarrikatzeko.

"Euskaraz bizi nahi dut" leloa, Aiotz Plazan (Argazkia: Iñigo Larramendi)

“Euskaraz bizi nahi dut” leloa, Aiotz Plazan (Argazkia: Hirinet)

Hori bai, harrezkero ez genuen berriro ere gure MARTIN TTIPIA ikusi…. non agertuko da hurrengoan?

Inaugurazioaren bideo-laburpen bat ikus dezakezue esteka honetan klikatzen.

-Iñigo Larramendi-

One thought on “Gure Martin Ttipia, Zeledonen Aurrekaria

  1. […] den urtean gertatu zen bezalaxe (Ikusi https://martinttipia.com/2014/08/05/gure-martin-ttipia-zeledonen-aurrekaria/), iragan abuztuaren 1ean larunbatean GEUk (Gasteizko Euskaldunen Elkarteak, alegia) Gasteizko […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: