MAIATZAK 6: “DEIADARRA” LIBURU AURKEZPENA IGNACIO ALDECOA KULTUR ETXEAN

Kontakizun hau garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620), euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.
Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Baskoiak aurrenekoz aipatu zituzten erromatarrekin hasita, orotariko aurkariei eutsiz osatzen joan zen mendeetan euskaldunen, baskoien izaera menderakaitza. Estatu handinahi eta tripazainen artean lasaitasunez bizi ahal izateko txikiegia, irentsia izateko, baina, egoskorregia.
Denetarik ikusi eta pairatu egin dute Pirinioen mendebaldeko biztanleek mendez mende: aliantzak, etsaitasunak, gerrak, erresuma baten eraketa, burujabetzaren galera eta berreskurapena, anaien arteko erailketak, erbestealdiak… Gertakari hauetan guztietan marrazki koloretsu eta landuen bitartez murgilduko gara DEIADARRA liburuan.

Tagged: , , , , , , , , , ,

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.