Tag Archives: Nabarralde

GASTEIZ 1200: URTARRILEKO AURKEZPENAK

GABONETAN, OPARITU “GASTEIZ 1200”!!

NON ESKURA DEZAKET “GASTEIZ 1200” ELEBERRI GRAFIKOA?

GASTEIZ 1200 eleberri grafikoa non eskura daitekeen galdetzen duzuenontzat. Aurkezpenetan (Donostikoan salbu) EP-ak ere eskuragarri izango dituzue.

Laster aurkezpen eta salmenta puntu gehiago zehaztuko ditugu.

Eskerrik asko egunotan emandako babesagatik!

“GASTEIZ 1200” ETA “KALEKO URDANGAK” TALDEAREN EP BERRIA SALGAI

Ostegun honetan komikiarekin batera Kaleko Urdangak taldeak egindako soinu-banda kaleratuko dugu, EP formatuan. Presta itzazue belarriak, itzela da!

GASTEIZ 1200: AURKEZPENAK GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

Gasteizko setioaren historia ezagutzen al duzu? 1200. urtean gasteiztarrek beren hiribildua suharki defendatu zuten, nafarrak izaten jarraitzeko. 

Data gorde zure egutegian eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan! 

Azaroaren 17an ‘Gasteiz 1200’ eleberri grafikoa aurkeztuko dugu, Gasteizen eta Donostian. Eta hurrengo asteetan Hernanin, Algortan, Iruñean eta Durangon ere egongo gara. Adi gure albisteei!

Anima zaitez!

ADI!! BADATOR “GASTEIZ 1200”!!

ADI!! “GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA” eleberri grafikoa labetik ateratzear da. Soinu-banda ta guzti, gainera.

Laster lehen aurkezpenen berri emango dizuegu!!

“GIZA HABITAT EZKUTATUA” ERAKUSKETA ASPARRENAN

Martin Ttipia Kultur Elkartea, Hernani Errotzen eta Nabarralderen eskutik, abenduaren 4tik 12ra ikusgai egongo da Asparrenako Udaletxean (Araia, Araba). Bisita gidatuak egongo dira abenduaren 6an astelehenean eta abenduaren 8an asteazkenean.

Erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.

Irailaren 5ean MARTXA BELOAGAKO GAZTELURA

OTSAILAK 22-23: “HERRIEXISTENTZIA” ATHARRATZEN

HITZALDIAK ETA IKASTAROA BERGARAN, OTSAILAREN 4TIK AURRERA