Tag Archives: Euskal Herria

NON ESKURA DEZAKET “GASTEIZ 1200” ELEBERRI GRAFIKOA?

GASTEIZ 1200 eleberri grafikoa non eskura daitekeen galdetzen duzuenontzat. Aurkezpenetan (Donostikoan salbu) EP-ak ere eskuragarri izango dituzue.

Laster aurkezpen eta salmenta puntu gehiago zehaztuko ditugu.

Eskerrik asko egunotan emandako babesagatik!

“GASTEIZ 1200” ETA “KALEKO URDANGAK” TALDEAREN EP BERRIA SALGAI

Ostegun honetan komikiarekin batera Kaleko Urdangak taldeak egindako soinu-banda kaleratuko dugu, EP formatuan. Presta itzazue belarriak, itzela da!

GASTEIZ 1200: AURKEZPENAK GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

Gasteizko setioaren historia ezagutzen al duzu? 1200. urtean gasteiztarrek beren hiribildua suharki defendatu zuten, nafarrak izaten jarraitzeko. 

Data gorde zure egutegian eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan! 

Azaroaren 17an ‘Gasteiz 1200’ eleberri grafikoa aurkeztuko dugu, Gasteizen eta Donostian. Eta hurrengo asteetan Hernanin, Algortan, Iruñean eta Durangon ere egongo gara. Adi gure albisteei!

Anima zaitez!

ADI!! BADATOR “GASTEIZ 1200”!!

ADI!! “GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA” eleberri grafikoa labetik ateratzear da. Soinu-banda ta guzti, gainera.

Laster lehen aurkezpenen berri emango dizuegu!!

“GIZA HABITAT EZKUTATUA” ERAKUSKETA ASPARRENAN

Martin Ttipia Kultur Elkartea, Hernani Errotzen eta Nabarralderen eskutik, abenduaren 4tik 12ra ikusgai egongo da Asparrenako Udaletxean (Araia, Araba). Bisita gidatuak egongo dira abenduaren 6an astelehenean eta abenduaren 8an asteazkenean.

Erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.

1620 Nafarroako lo(r)aldia

Urriaren 3an Donapaleun “1620 Nafarroako lo(r)aldia” ekimena burutuko da: Nafarroa askearen azken hiriburuan, alegia.

Bertan, Nafarroa Garaiaren konkista (1512an hasita) eta Batasun Ediktuaren (1620) arteko nafar Errenazimentuaren loraldia birpasatuko da: Erresuma askeak iraun zuen bitartean garatu zen ahalegin oparoa.

Nafarroako Luis II.ak (Frantziako XIII.ak) agindutako Batasun Ediktuak loraldi hau zimeldu zuen, nafar Erresuma derrigorrez Frantziar koroaren menpean jarri zuelarik.

Nafar Estatuaren burujabetasun osoari amaiera jarri zion unea. Euskaldunok eduki genuen eta indarrez kendu ziguten askatasunaren akabera.

Gogoan zintzelaturik eduki beharko genukeen mugarri historikoa. Gaurdaino luzatzen den loaldia….

HERRIEXISTENTZIA KRONIKA (BELOAGAKO GAZTELUA)

Lainotuta daude Oiartzun eta inguruak. Hamarrak aurretik jendea biltzen ari gara, zahar eta gazte, hego eta iparretik. 80 bat lagun elkartu gara, eta bideari ekiteko prest gaude, ikurrak eskutan: nafarra eta ikurriña. Izanaren lekuko, lehena; izateko gogotik sortua, bigarrena. Berriz izateko, burujabe eta oso. Hori dugu helburu Herriexistentziara batu garenok: berriz izateko bidea egitea.

Irakurtzen jarraitu

BELOAGAKO GAZTELURA MARTXA

Irailaren 5ean Beloagako gazteluko martxan egon ginen “Herriexistentzia” dinamikarekin bat eginez.

 

ARRISKUAREN JABETZAZ

(“Argia” aldizkaritik hartutakoa)

Bizi dugun arrisku egoerak gogoeta eragin dit. Nork kudeatzen ditu arriskuak egokien? Goikoak? Behekoak? Behekoak ez dauka behar besteko ikuspegirik, eta goikoari, errealitatearen detaileak falta zaizkio. Eta badakigu detaileak zein garrantzizkoak diren. Beraz, ondorioztatu dezakegu arrisku kudeaketarik egokiena, eraginkorrena, arazoa bera dagoen mailan ematen dela. Irakurtzen jarraitu

GORA ANIZTASUNA!!! SIN CULTURAS IMPUESTAS….

(Autor: Aritz Ibarra)

«Si grazna como un pato, camina como un pato y se comporta como un pato…

entonces, ¡seguramente es un pato!»

-Prueba del pato (razonamiento inductivo)-.

 

En una sociedad, la vasca -desposeída de un Estado propio-, donde el nacionalismo étnico está superado, ¿qué nos define como nación o como pueblo? Primero, será imprescindible determinar qué es ser vasco y, por ende, la sociedad vasca. Irakurtzen jarraitu