Tag Archives: Euskal Herria

ASISKO URMENETA, 2019KO URTEKO NAFARRA: BIDEOA

ASISKO URMENETA, 2019KO URTEKO NAFARRA (KRONIKA)

(Iturria: Josu Chavarri)

Joan den larunbatean, urtero legez, 2019ko “URTEKO NAFARRA” SARIA eman genion ASISKO URMENETA irudigileari, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAREN izenenean. Irakurtzen jarraitu

“EUSKAL PENTSAMENDU INDIGENA” (LEINTZ-GATZAGA, URRIAK 25)

Leintz-Gatzagako Herri Liburutegian, hemen

NAZIO IKURREN II. BILTZARRA (IRUÑEA, URRIAK 26)

ATLANTIAR BILTZARRA (Urriak 18)-ERROMARI BURUZKO HISTORIALDIA (Urriak 19)

PERO…. ¿YA EXISTIA “EUSKADI” EN EL SIGLO XII?

En recientes noticias sobre el Fuero de Labraza del año 1196, se afirma que el texto es de gran importancia “dentro de la Historia medieval de Euskadi” y “para el poblamiento del País Vasco en la época medieval”, así como que forma parte del “patrimonio documental de Euskadi”.

Pero… ¿es que en 1196 ya existía “Euskadi”? ¿Y qué hacía entonces un rey navarro -única mención a Navarra- en Euskadi? De locos…. Irakurtzen jarraitu

EUSKALDUNON EZIN IZANAREN GAITZA

Lehenengo Mundu Gerran parte hartu zutenen artean, desoreka berezi bat antzeman zuten: “lubakien erotasuna”, beste izendapenekin ere ezagutua. Gaitza berria ez izan arren, garaiko gudarien artean izurrite bihurtu zen.

Borrokaren ohiko egoera arriskutsuak eta itxaronaldien zirrarak burua galtzera eramaten zituzten: osasuntsu ziruditen arren, berba eta ibiltzeko gaitasuna galtzen zituzten; ezin zuten lorik hartu, ezta hausnarketarik egin; ezintasunak erabat izutzen zituen, beldurraren beldurrez dardarka zuten gorputz guztia, lubaki barneetatik irten ezinik; beste batzuk, berriz, oinaztua legez aldentzen ziren, aurreko jokabideak txepelkeriarekin nahasten ziren eta.

Irakurtzen jarraitu

ZERGATIK INDEPENDENTZIA? DUINTASUNAGATIK, ETA KITTO (II)

independentzia

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza horien guztien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

Irakurtzen jarraitu

MAIATZAK 1: AUSA GAZTELU EGUNA LARRAITZEN

MAIATZAK 13, EUSKERAREN JATORRIAREN 11. BILTZARRA IRURTZUNEN: “EUSKERA ETA EUSKAL ZENA”

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Irakurtzen jarraitu