NOAIN 2019, EKAINAREN 29AN/ NOAIN 2019, 29 DE JUNIO

Noaingo Martxaren edizio berria aurkeztu dugu Iruñeko Kondestablearen jauregian. Azpian doakizue prentsa oharra egitauarekin.
Animatu parte hartzera!
Bazkarirako izen ematea oraindik irekita dago, eta hemen egin dezakezue:
Laster arte!
————
Hemos presentado la nueva edición de la Marcha de Noáin, animaos a participar! Os adjuntamos a continuación nota de prensa con programa del día.
Todavía podéis inscribiros en la comida, aquí tenéis el enlace:

Ekainaren 29an ospatuko dugu Noaingo Martxa, “Herriexistentzia” lemapean
Noaingo Martxaren edizio berria abian dago jada. Ekainaren azken larunbatean ospatuko da, ekainaren 29an, “Herriexistentzia” lemapean. Izan ere, nafar herriaren erresistentzia izango da aurten jorratuko den mezua, Asisko Urmeneta kartelaren egilea eta ekimenaren pregoilariaren eskutik etorri zaiguna.
1512ko okupazio militarraren ondoren, nafar herriak jasan behar izan zuen zapalkuntza etengabea izan zen, batez ere erresuma berreskuratzeko saiakeren ondoren. Urte latzak izan ziren. Sufrimendu handia, gosea, egoera iraingarriak eta izurriteak jasan zituen nafar herriak. Zapalketa honen erdian, herritarrak matxinatu eta Estatua berreskuratzeko saiakerak egin zituzten. Testuinguru horretan kokatzen da hain zuzen 1521eko Noaingo bataila. Nafarren izpiritu sutsuak bizirik iraun zuen mendeetan barrena. Halaxe agertzen da Foruen aldeko monumentua bertan: “Gu euskaldunok beste jaun eztegu Jaungoikoa baizik, atzekoari ostatu ematen degu onirizkero baina eztegu haien uztarria jasan. Aditu ezazue ondo gure semeak!”
EGITARAUA
11.00etan. Elkarretaratzea Noaingo Batailaren plazan (Noain). Ongi etorria eta antzerkia. Martxaren hasiera eta geldialdia makaldian, Elorz ibaiertzean antzerkia Getzeraino martxa, geldialdia Getzenean. Igoera Ulibarrenaren monumentura.
Pregoia, Asisko Urmenetaren eskutik. Aurreskua, Ortzadarren eskutik. Lore eskaintza
Jaitsiera.
Dantzaldia Ortzadarren eskutik eta bazkari herrikoia
* Getzeko frontoian.
* Menua: zopa, entsalada, karrillerak, edaria, postrea eta kafea. 17 euro
* Bazkarirako izen-ematea, ekainaren 24a arte egin daiteke. Nabarralderen webgunean.
NOAINGO MARTXAREN HELBURUA
Noaingo martxak, gure herriaren historiaren gertakaririk erabakigarrienetako bat gogoratzea du helburu: 1521eko Noaingo bataila, Nafarroako erresumak bere askatasunaren alde libratutako azken borroka handia. Hala, Nafarroako subiranotasunaren azken hatsetako bat izandako gertakari hau, herriaren boterearen eta indarraren aldeko egun bilakatu nahi du Nabarraldek, horretarako parte-hartze
zabala bilatuz.
Nabarraldek duen helburu nagusiarekin bete-betean bat egiten duen ekimena da Noaingo martxa, hau da, gure herriaren iragana gogoratzea, berreskuratzea eta interpretatzea, gure identitatearen oinarria ulertzeko eta inoiz kontatu ez diguten errelatoa osatzeko.
ASTE KULTURALA, EKAINAREN 24TIK 28RA
Iruñeko Kondestablearen jauregian (kale Nagusia, 2), 19.30ean
Ekainak 24 (astelehena). Hitzaldia: “Nuestro imaginario”, Mikel Sorauren.
Ekainak 25 (asteartea). Hitzaldia: “Lizarrako forua eta minoria soziala Zuzenbide Piriniarreko oinarrietan”, Xabier Irujo.
Ekainak 26 (asteazkena). Liburu aurkezpena: “Historia nabarra de Gipuzkoa”, Beñi Agirre.
Ekainak 27 (osteguna). Liburu aurkezpena: “Ustaritz 1789 Laburdi en la revolución francesa”, Luis Mª
Martinez Garate.
Ekainak 28 (ostirala): Hitzaldia: “Oda a la fábrica abandonada”, Iñaki Uriarte
Antolatzaileak:
ITURRALDE ELKARTEA
NABARRALDE FUNDAZIOA
NOAINGO MARTXA ELKARTEA
Laguntzaileak:
NOAINGO UDALA
GALARREKO UDALA
La Marcha de Noáin se celebrará el 29 de junio, bajo el lema “Herriexistentzia”
La nueva edición de la Marcha de Noáin ya está en marcha. La celebraremos el último sábado de junio, el día 29, bajo el lema “Herriexistentzia”. La resistencia del pueblo navarro será, por lo tanto, el mensaje que trabajaremos este año, bajo el lema que nos propone el creador del cartel y pregonero de esta edición de la marcha, Asisko Urmeneta.
Tras la ocupación militar de 1512, la represión que sufrió el pueblo navarro fue constante, acentuándose tras los intentos de recuperación del Reino. Fueron años de mucho sufrimiento, hambre, vejaciones e incluso epidemias. Como consecuencia de tanto atropello, el pueblo navarro se levantó para recuperar su Estado dando lugar a la Batalla de Noain en 1521. El espíritu resistente del pueblo navarro ha perdurado a lo largo de los siglos, como lo indica el texto de la estatua de los Fueros: “Gu euskaldunok beste jaun eztegu Jaingoikoa baizik, atzekoari ostatua ematen degu onirizkero baino eztegu aien uztarria jasan. Aditu ezazue ondo gure semeak!” (Nosotros los vascos que no tenemos otro señor que Dios, acogemos a los extranjeros, pero no aceptamos su yugo).
PROGRAMA
– Concentración en Noain, Plaza Batalla de Noain, a las 11:00h. Bienvenida; representación teatral
– Inicio de marcha con parada en chopera a orillas del Elorz con escena-representación teatral
– Reinicio de marcha hasta Getze, parada en Getzenea.
– Ascensión al monumento de Ulibarrena: Pregón a cargo de Asisko Urmeneta. Aurresku a cargo de Ortzadar. Ofrenda floral.
– Descenso: danzas a cargo de Ortzadar y comida popular
* Frontón de Getze.
* Menú: sopa de cocido; ensalada: carrilleras; bebida, postre y café. 17 euros
* FECHA LÍMITE: 24 de junio
EL OBJETIVO DE LA MARCHA DE NOÁIN
La marcha de Noain tiene como objetivo principal recordar uno de los capítulos más decisivos de la historia de nuestro pueblo: la batalla de Noain de 1521. En dicho enfrentamiento, el Reino de Navarra luchó por la recuperación de parte de sus tierras invadidas. Fue uno de los últimos intentos de defender la soberanía del pueblo frente a la invasión de los conquistadores. Hoy, queremos convertir este evento en una reivindicación del poder del pueblo, por lo que buscamos una amplia participación.
La marcha coincide plenamente con el objetivo principal de Nabarralde, esto es, la recuperación e interpretación de nuestra trayectoria como sujeto político, para establecer nuestra identidad colectiva y completar el relato que nunca nos han contado.
SEMANA CULTURAL DE NOAIN, DEL 24 AL 28 DE JUNIO
En el palacio del Condestable de Iruñea (Calle Mayor, 2), a las 19.30
24 de junio, lunes. Charla: “Nuestro imaginario”, Mikel Sorauren.
25 de junio, martes. Charla: “Lizarrako forua eta minoria soziala Zuzenbide Piriniarreko oinarrietan”, Xabier Irujo.
26 de junio, miércoles. Presentación de libro: “Historia nabarra de Gipuzkoa”, Beñi Agirre.
27 de junio, jueves. Presentación de libro: “Ustaritz 1789 Laburdi en la revolución francesa”, Luis Mª Martinez Garate.
28 de junio, viernes: Charla: “Oda a la fábrica abandonada”, Iñaki Uriarte
Organizan:
ASOCIACIÓN ITURRALDE
FUNDACIÓN NABARRALDE
NOAINGO MARTXA ELKARTEA
Colaboran:
AYTO. DE NOÁIN
AYTO. DE GALAR
Advertisements

Tagged: , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: