ZERGATIK INDEPENDENTZIA? DUINTASUNAGATIK, ETA KITTO (I)

fenix

“Navarra está tan baja de fantasía después que vuestra señoría reverendísima mandó derrocar los muros, que no hay hombre que alce la cabeza”

(Villalba Koronela, 1516)

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza guzti horien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

Erabilitako hitzez….

Duintasuna galdu duen herri batek, eskubideez dihardu: kanpora begiratzen du zilegitasun bila.

Duintasunari eusten dion herri batek, nahiaz eta indarraz dihardu: barrura begiratzen du zilegitasun bila.

Lurraldetasunaz…..

Duintasuna galdu duen herri batentzat, haren zatiketa bere nortasunaren ezaugarria da.

Duintasunari eusten dion herri batentzat, haren zatiketa inposaketaren islada eta ondorioa da.

Independentziaz eta menpekotasunez….

Duintasuna galdu duen herri batek, independentzia eskatu edo aldarrikatu egiten du: ez du uste berak gauzatu ahal duenik.

Duintasunari eusten dion herri batek, ez du independentzia eskatzen edo aldarrikatzen: berak gauzatu behar duela badaki.

Oroimen historikoaz…

Duintasuna galdu duen herri batean, inor gutxik daki menpekotasuna noiz hasi zen, askatasunaren aldekoen artean ere.

Duintasunari eusten dion herri batean, denek dakite askatasuna noiz galdu zen, askatasunaren aurkakoen artean ere.

Kulturaz eta hizkuntzaz….

Duintasuna galdu duen herri batentzat, arrotz bat egoten denean, bertakoen artean hizkuntzari eustea ez da adeitsua.

Duintasunari eusten dion herri batentzat, arrotz bat egoten denean, bertakoen artean hizkuntzari uzteko eskatzea ez da adeitsua.

Nortasuna vs ekonomiaren auziaz…

Duintasuna galdu duen herri batek, haren nortasuna erakargarria  ba ote den galdetzen dio bere buruari.

Duintasunari eusten dion herri batek, ez dio bere buruari haren nortasunaz galdetzen: badauka, eta kitto.

Eta amaitzeko…

Duintasuna galdu duen herri batek, burujabe izateko arrazoiak bilatu eta azaldu behar ditu.

Duintasunari eusten dion herri batek, aldiz, ez du burujabe izateko arrazoirik bilatu behar: duintasun kontua da, besterik ez. Horren erraza da….

Duintasuna galdu duen herri bati, zerumuga bakarra gelditzen zaio: desagertzea.

Duintasuna berreskuratzen duen herri batek, aldiz, edozein ostopori aurre egin diezaioke.

Geure DUINTASUNA berreskuratu dezagun, geure pentsamendu eta hitzekin hasita, geure eginkizunen jabe izateko. Hori bai gure esku dagoela.

-Iñigo Larramendi-

Anuncios

Etiquetado:, , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: