Tag Archives: Euskadi

EKAINAK 6: “EUSKAL KULTURA SISTEMA” GASTEIZEN

Askotan, ustezko kultur-aniztasunaren diskurtsoa saltzen zaigu, kultura sistemak gaur egungo baldintzetara egokitzeko eredu orekatu gisa. Baina bertsio horrek talka egiten du estatuek aplikatzen dituzten kultura-politikekin (curriculuma, estatuetako hizkuntza ofizialen lehentasun legala, estatuaren komunikabide-sistema…). Izan ere, estatuek ezartzen dutena hizkuntza- eta kultura-uniformitate nabarmena da, itxurazko aurrerakoi samarra den erretorika batez mozorrotuta.

Egoera honetan, mundu globalaren testuinguruan, galdetzen duguna zera da: joera estatalei aurre egiteko aukera berririk eskaintzen al zaigu? Zein estrategiak moldatu behar ditugu, edo moldatu ditzakegu, kultura-sistema propio bat garatzeko? Edo, harago, nola interpretatu behar dugu kultura nazionalaren eta nazioartekoaren arteko dialektika? Gai mamitsu honetaz hausnartuko dugu Gasteizen ekainaren 6an, lehen mailako hizlarien eskutik.

Izena emateko (edukiera mugatua), hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfFiCK6mMQdmx3m5CCHhgjwHGuzBMasG2eL18okaInXGpOQIg/viewform

GORA ANIZTASUNA!!! SIN CULTURAS IMPUESTAS….

(Autor: Aritz Ibarra)

«Si grazna como un pato, camina como un pato y se comporta como un pato…

entonces, ¡seguramente es un pato!»

-Prueba del pato (razonamiento inductivo)-.

 

En una sociedad, la vasca -desposeída de un Estado propio-, donde el nacionalismo étnico está superado, ¿qué nos define como nación o como pueblo? Primero, será imprescindible determinar qué es ser vasco y, por ende, la sociedad vasca. Irakurtzen jarraitu

ZIRIA SARTU NAHIKO DIGUTE // PRETENDEN BURLARNOS

(Iturria: EFE)

Ziria sartu nahiko digute

Gu ere, egunero ateratzen gara etxeko balkoira Coronabirus gaitzari aurre egiten lehenengo lerroan ari direnei eskerrak emateko: erizainak, zahar egoitzetako langile, mediku, ikertzaile… denek merezi dute, sobran merezi ere, sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada. Irakurtzen jarraitu

PERO…. ¿YA EXISTIA “EUSKADI” EN EL SIGLO XII?

En recientes noticias sobre el Fuero de Labraza del año 1196, se afirma que el texto es de gran importancia “dentro de la Historia medieval de Euskadi” y “para el poblamiento del País Vasco en la época medieval”, así como que forma parte del “patrimonio documental de Euskadi”.

Pero… ¿es que en 1196 ya existía “Euskadi”? ¿Y qué hacía entonces un rey navarro -única mención a Navarra- en Euskadi? De locos…. Irakurtzen jarraitu

ZERGATIK INDEPENDENTZIA? DUINTASUNAGATIK, ETA KITTO (II)

independentzia

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza horien guztien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

Irakurtzen jarraitu

ZERGATIK INDEPENDENTZIA? DUINTASUNAGATIK, ETA KITTO (I)

fenix

“Navarra está tan baja de fantasía después que vuestra señoría reverendísima mandó derrocar los muros, que no hay hombre que alce la cabeza”

(Villalba Koronela, 1516)

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza guzti horien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

Irakurtzen jarraitu

ESPAINOLEN DEBEKUAK

cav2

Estatu espainiarrak debekatua du Nafarroako bandera, Autonomia Erkidegoko armarrian jartzea. Hortaz, zergatik halako zalaparta ikurrina jartzeko eta isiltasuna Nafarroakoa ezkutatzen denean? Uste dut, euskaldunok nahiko adostua eta barneratua dugula “Nafarroa Euskadi da” akats historikoa izan zela, “Euskadi Nafarroa da” bezain larria zalantzarik gabe.

ikurriña nafarroa

Horien ordez, “denok gara euskal herritarrak, denok gara nafarrak” aldarrikatu beharko genuke. Luzeagoa da, baina zuzenagoa aldi berean. Zuzenagoa herri honen jatorrizko hizkuntza euskara delako (lingua navarrorum) eta herritarrok, hegoaldeko zein iparraldekoak Nafar Estatu subiranoan izan ginelako Europako hiritar. Ipin ditzagun, beraz, bi banderak bai Instituzioetan bai eta balkoi guztietan.

Ikurrina-Nafarroako_armarria

– Beñi Agirre-