Museo Etnografikoa 1982 urtean inauguratu zen Napartxo etxean, Berriobeitin, Joxe Miguel de Barandiaranen eskutik. 1986an Artetan dagoen Fantikorena Etxera eraman zuen Joxe Ulibarrenak, eta bertan 30 urte irekita daramatza, gaur egun arte.
Monthly Archives: Iraila 2016
INDEPENDENTZIARAKO BIDEAK: USURBILEN, URRIAREN 1EAN
Urriaren 1ean “Independentziarako Bideak” jardunaldia ospatuko dugu Usurbilgo Sutegiko Auditoriumean, goizeko 10:00etatik eguerdira arte. Gurekin, Carod Rovira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga izango ditugu hizlari. Carod Rovirak Kataluniako prozesuaz hitz egingo digu, eta Pako Aristik, Eneko Bidegainek eta Ane Larrinagak Euskal Herriak dituen independentziarekiko aukera eta bideen inguruan eztabaidatuko dute. Jardunaldi interesgarria eta aberasgarria izango dela aurreikusten dugu, eta bertaratzera animatzen zaitugu.
Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da:
Gasteiz ingurutik joanez gero, mezu bat bidali martinttipiake@gmail.com helbidera, nahi baduzu elkarrekin bidaia antolatu ahal izateko.
IRUÑA-VELEIA: IRAILAK 24 (EUSKARAZ), 2 DE OCTUBRE (CASTELLANO), HURRENGO BISITAK
IRUÑA-VELEIA, bisita gidatu alternatiboak 2016
Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Doan dira. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak: