Iruña-Veleia, berriro!

Arrakasta handiz hasi ginen bisita gidatu alternatiboekin abuztuaren 1ean. Orain arteko bisitak gainezka egon dira eta jendea oso pozik geratu da. Hona hemen hurrengo datak:

Irailak 26, larunbata (euskeraz)
Urriak 4, igandea (gazteleraz)
Urriak 18, igandea (euskeraz)

Bisita-ordua: 10:30-13:00. Harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra ere bisitatuko dira. Oinetako egokiak ekarri.

Ondoren, 14:00, nahi dutenentzat, bazkaria Langraitzen (eguneko menua). Izena ematerakoan esan bazkaltzera geratuko zareten ala ez.

Arratsaldeko lehen orduan, proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan.

Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com gutxienez bi egun lehenago. Gehienez 30 lagun bisitako. Asmoa baduzu, ez utzi azkenengo momenturako.

Herrietako lagun-talde, kultura-talde eta horrelakoentzat ere antolatzen ditugu bisitak (20 lagun gutxienez, 30 gehienez).

Antolatzaileak: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria eta Martin Ttipia

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.