Aguraindik gertu, autobide zaratatsu batetik bi kilometrotara baino ez, bi herrixka xarmagarri, MUNAIN eta OKARITZ, aurki ditzakegu. Bertan nahiko ezezaguna egiten zaigun aparteko altxor bat dago, bistatik ezkutua: baso baztertu eta magiko bat, barnean 500 urte baino gehiagoko adina duten 600 zuhaitzetatik gora (aritzak, gehienbat) dituena, batezbestean 4 metro baino gehiagoko diametroarekin. Haien arteko zaharrenak 1.500 urte baino gehiago dituzte, eta hainbat kalakardo, goroldio, iratze naiz liken mota berezi babesten dituzte.