ZIRIA SARTU NAHIKO DIGUTE // PRETENDEN BURLARNOS

(Iturria: EFE)

Ziria sartu nahiko digute

Gu ere, egunero ateratzen gara etxeko balkoira Coronabirus gaitzari aurre egiten lehenengo lerroan ari direnei eskerrak emateko: erizainak, zahar egoitzetako langile, mediku, ikertzaile… denek merezi dute, sobran merezi ere, sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada.

2017ko urriaren 1eko gertaeren inguruan, Estatuarekiko haserrea eta katalanekin elkartasuna adierazteko hasi zen leihora atera eta lapikoak astintzeko aldarri ziklo hau. Orduan, argi zegoen nork nori egiten zion arbuioa. Gaur egun, ordea, hainbatek, nire telebistaren aginte-gailuan 6 zenbakia duenak esaterako, jendeak osagileei eta hauek herritarrei txalo egiten dien agerkarietan jende armatuaren irudiak sartzen dituzte. Alegia, gure txaloak birusari aurre egiten lanean ari diren herritar eta osagileei ez ezik, gure herri adierazpen askatasuna zigortzen dutenentzat ere esker on adierazpen bailiran.

Gizartean gertatzen dena agertzeari kontatzea esaten zaio. Gizartearen “narrazio nazionala” harilkatzeari kontakizuna esaten diogu (errelatoa batzuk) eta gizartearen adierazpena baliatzea esaten ez duena kontatzeko: manipulazioa. Pandemia bihurtutako Koronabirus izurrite hau amaituko da. Bizirik dirauenak kontatuko du, baina, Estatuek euren kontakizuna harilkatzen hasiak dira. Guk geuk, euskalnafarrok, badugu ardura honetan ere. Zer txalotzen dugun eta zer arbuiatzen dugun lapiko-joaldi bidez argi kontatzea, egoera hau ezagutu dugunok kontakizun argia egitea eta ondorengoek ere argi izan dezaten kontakizuna zuzen harilkatzea. Betikoek ziria sartu nahiko digute eta.

(Iturria: rtve.es)

Pretenden burlarnos

Nosotros también salimos cada día al balcón de casa en agradecimiento a las personas que hacen frente en primera línea al Coronavirus: personal sanitario, médico, de residencias, gente que investiga… Todas-todos merecen por igual el chaparrón de aplausos diarios por parte de sanos y curados.

A partir de los acontecimientos del 1 de octubre de 2017, comenzó este ciclo reivindicativo de caceroladas para expresar el enfado con el Estado y la solidaridad con los catalanes en sus reivindicaciones. Entonces estaba claro quien rechazaba y quien aplaudía a quien. Hoy en día, sin embargo, algunos, los que tienen el número 6 en el mando a distancia de mi televisor por ejemplo, intercalan imágenes de gente armada entre los aplausos que agradecen la labor de personal sanitario, que son los que en verdad se juegan la vida con el virus, como si el agradecimiento también fuera para los que amenazan nuestra libertad.

A manifestar lo que ocurre en la sociedad se le llama contar. Al hecho de contar el desarrollo de una comunidad nacional se le llama  relato y a ocultar o relatar como cierto lo que una comunidad no dice, manipular. La plaga del Coronavirus convertida en pandemia terminará. Quien lo sobreviva lo contará, pero los Estados ya han comenzado a tejer su propio relato. La gente vasconabarra, también tenemos una responsabilidad en esto: contar con precisión que es lo que aplaudimos y que rechazamos con nuestras caceroladas, y también, transmitir con rigor lo sucedido para que las generaciones posteriores puedan tejer un relato de nuestra comunidad nacional. Los otros ya han comenzado y pretenden burlarnos.

-BEÑI AGIRRE-

(Iturria: ahotsa.info)

Tagged: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: