Daily Archives: 16 martxoa, 2016

Pilotak estatua behar du

Euskal pilotaren Frantziako federazioak, Espainiakoaren akuiluz, Iparraldeko pilotariei debekatu die  Errioxar eta euskal-nafar pilotariekin lehiatzea GRAVNI txapelketan. Iparraldeko pilotariek kaleratutako agirian diote Frantziak euskal pilotaren federazioa zentralizatu zuela pilota mundu maila sustatzeko. Alegia, “euskal” pilotaren jokalariak frantses zein espainiar bezala agertu daitezen munduan. Euskal pilotak zertarako behar ditu euskal ez diren bi estatu? Ez al da naturalagoa, lehenbailehen eta errioxarrak barne hala erabakitzen badute, euskaldunok geure estatu propioa izatea? Zazpitik atzera sakez gainditzea pasa dela, eta falta gainera, ez dakitenen mende jarraitzea baino hobeto ginateke.

– Beñi Agirre (Euskara irakaslea)-

Advertisements