Trebiñuk eserlekua behar du Arabako Biltzar Nagusietan

Ipar Amerikako britaniar kolonoak (ondoren Amerikako Estatu Batuak sortu zuten horiek) metropoliaren kontra jarduten hasi zirenean, lelo bat erabili zuten: no taxation without representation. Hots, ordezkapenarik gabe, zergarik ez.

Izan ere, ordezkapenaren kontuak bere biziko garrantzitsua izan du hainbat prozesu istorikotan. Ipar Amerikaren kasuan, gatazka fiskala bezala hasi zena independentzia bezala amaitu zen; eta, ordura arte, zalantzarik gabe britaniarrak ziren horiek estatu batuarrak bihurtu ziren… eta dena, ordezkapen arazo batetik abiatuta.

Kasu hartan, ordezkapenaren kontuak banantze prozesu bat zabaldu zuen; gurean, aldiz, batasun prozesu baten abiapuntua izan daiteke.

Gaztela-Leonek eta Espainiak Trebiñuren egoera aldaltzeko inongo borondaterik ez daukatela argi eta garbi utzi dute. Gaztela eta Espainia aldatzen saiatzea baino, ez al da errazagoa gure burua aldatzea?

Arabako alderdien artean ba omen dago Trebiñurekin bat egiteko nahi irmo bat, eta Biltzar Nagusien azken bileran batzarkide gehienek Trebiñu Zortzigarren Koadrila bezala hartzea adostu zuten. Ez litzateke bat ere logikoa izango, orduan, Trebiñuk Batzar horietan ordezkapenik ez edukitzea: no policy without representation.

Datorren urtean Batzar Nagusietarako hauteskundeak direla eta, zentzuzkoa izango litzateke, batzarkide gehienek hala nahi izango balute, eserleku bat Trebiñurentzat uztea, legez edo de facto. Jakina, ordezkari hori trebiñutarrek aukeratu behar izango lukete, egokitzat jotzen den prozedura demokratikoaren bitartez, Batzar Nagusietarako hauteskundeekin batera edo beste une batean.

Baliteke, ustez Trebiñurekin bat egitearen aldeko batzuk konpromesu honen aurka agertzea. Zilegi litzateke, orduan, zalantzatan jartzea ustezko babes hori benetazkoa den, edo keinu hutsa den.

Baliteke indarrean dagoen legediak, Arabatik bertatik edo eremu nazionaletik etorritakoa, aukera honi uko egitea, Arabako eta Trebiñuko ordezkari gehienak aldekoak izan arren. Zilegi litzateke, orduan, daukagun legedi hori benetan autogobernu bat ote den, edo agian bestelako gauza bat, galdetzea. Izan ere, autogobernua eta berezko gobernua ez dira gauza bera.

Hor dago hordagoa. Norbait jokatzeko prest?

-Iñigo Larramendi-

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: