
Nafarroako Erregeen Jauregia Iruñean, eraberritze lanen aurretik (Iturria: http//http://pamplonahistorica.wordpress.com/)
Nafarroako Erresumaren egoera politikoaz
Aurreko zatian aipatu bezala, Iruñera iristean euskaldunei buruzko kontu deigarriak jorratzen ditu Arnold von Harff-ek bere idatzian.
Harresirik gabeko Iruñearen edertasuna laudatu ondoren (“eyn groisse fijn stat”), ziurenik Larrasoañako bidetik urrunean ikusiko zuen Nafar Erregeen jauregi zaharra aitzakitzat hartzen du gure zaldunak, garaiko egoera politikoaz zertzelada batzuk emateko.