Joan den larunbatean, urtero legez, 2019ko “URTEKO NAFARRA” SARIA eman genion ASISKO URMENETA irudigileari, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAREN izenenean. Irakurtzen jarraitu
Tag Archives: Euskal Herria
“EUSKAL PENTSAMENDU INDIGENA” (LEINTZ-GATZAGA, URRIAK 25)
Leintz-Gatzagako Herri Liburutegian, hemen
EUSKALDUNON EZIN IZANAREN GAITZA
Lehenengo Mundu Gerran parte hartu zutenen artean, desoreka berezi bat antzeman zuten: “lubakien erotasuna”, beste izendapenekin ere ezagutua. Gaitza berria ez izan arren, garaiko gudarien artean izurrite bihurtu zen.
Borrokaren ohiko egoera arriskutsuak eta itxaronaldien zirrarak burua galtzera eramaten zituzten: osasuntsu ziruditen arren, berba eta ibiltzeko gaitasuna galtzen zituzten; ezin zuten lorik hartu, ezta hausnarketarik egin; ezintasunak erabat izutzen zituen, beldurraren beldurrez dardarka zuten gorputz guztia, lubaki barneetatik irten ezinik; beste batzuk, berriz, oinaztua legez aldentzen ziren, aurreko jokabideak txepelkeriarekin nahasten ziren eta.
MAIATZAK 13, EUSKERAREN JATORRIAREN 11. BILTZARRA IRURTZUNEN: “EUSKERA ETA EUSKAL ZENA”
Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena
(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.
Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.











