
Category Archives: Ekimenak
1620 Nafarroako lo(r)aldia
Urriaren 3an Donapaleun “1620 Nafarroako lo(r)aldia” ekimena burutuko da: Nafarroa askearen azken hiriburuan, alegia.
Bertan, Nafarroa Garaiaren konkista (1512an hasita) eta Batasun Ediktuaren (1620) arteko nafar Errenazimentuaren loraldia birpasatuko da: Erresuma askeak iraun zuen bitartean garatu zen ahalegin oparoa.
Nafarroako Luis II.ak (Frantziako XIII.ak) agindutako Batasun Ediktuak loraldi hau zimeldu zuen, nafar Erresuma derrigorrez Frantziar koroaren menpean jarri zuelarik.
Nafar Estatuaren burujabetasun osoari amaiera jarri zion unea. Euskaldunok eduki genuen eta indarrez kendu ziguten askatasunaren akabera.
Gogoan zintzelaturik eduki beharko genukeen mugarri historikoa. Gaurdaino luzatzen den loaldia….
DATORREN ASTEBURURAKO HITZ-ORDUAK: IRUÑA-VELEIA/MARUTEGIKO GAZTELUA
Kaixo, lagunok!!
Hona hemen datorren astebururako proposamen interesgarriak, agian parte hartu nahi izango duzuelakoan:
- Irailak 20 igandea (10:00): Marutegiko Gaztelu Eguna, Araian.
- Irailak 20 igandea (11:00): Iruña-Veleiako industegian Bisita gidatu alternatiboa.
Os indicamos a continuación una serie de interesantes propuestas para el próximo fin de semana, por si queréis participar:
- Domingo 20 de septiembre (10:00): Gaztelu Eguna en Marutegi, Araia.
- Domingo 20 de septiembre (11:00): Visita guiada alternativa al yacimiento de Iruña-Veleia.
HERRIEXISTENTZIA KRONIKA (BELOAGAKO GAZTELUA)
Lainotuta daude Oiartzun eta inguruak. Hamarrak aurretik jendea biltzen ari gara, zahar eta gazte, hego eta iparretik. 80 bat lagun elkartu gara, eta bideari ekiteko prest gaude, ikurrak eskutan: nafarra eta ikurriña. Izanaren lekuko, lehena; izateko gogotik sortua, bigarrena. Berriz izateko, burujabe eta oso. Hori dugu helburu Herriexistentziara batu garenok: berriz izateko bidea egitea.