Monthly Archives: maiatza 2026

EKAINAK 6: “EUSKAL KULTURA SISTEMA” GASTEIZEN

Askotan, ustezko kultur-aniztasunaren diskurtsoa saltzen zaigu, kultura sistemak gaur egungo baldintzetara egokitzeko eredu orekatu gisa. Baina bertsio horrek talka egiten du estatuek aplikatzen dituzten kultura-politikekin (curriculuma, estatuetako hizkuntza ofizialen lehentasun legala, estatuaren komunikabide-sistema…). Izan ere, estatuek ezartzen dutena hizkuntza- eta kultura-uniformitate nabarmena da, itxurazko aurrerakoi samarra den erretorika batez mozorrotuta.

Egoera honetan, mundu globalaren testuinguruan, galdetzen duguna zera da: joera estatalei aurre egiteko aukera berririk eskaintzen al zaigu? Zein estrategiak moldatu behar ditugu, edo moldatu ditzakegu, kultura-sistema propio bat garatzeko? Edo, harago, nola interpretatu behar dugu kultura nazionalaren eta nazioartekoaren arteko dialektika? Gai mamitsu honetaz hausnartuko dugu Gasteizen ekainaren 6an, lehen mailako hizlarien eskutik.

Izena emateko (edukiera mugatua), hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfFiCK6mMQdmx3m5CCHhgjwHGuzBMasG2eL18okaInXGpOQIg/viewform

“DEIADARRA” LIBURUAREN AURKEZPEN BIRA

MAIATZAK 6: “DEIADARRA” LIBURU AURKEZPENA IGNACIO ALDECOA KULTUR ETXEAN

Kontakizun hau garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620), euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.
Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Baskoiak aurrenekoz aipatu zituzten erromatarrekin hasita, orotariko aurkariei eutsiz osatzen joan zen mendeetan euskaldunen, baskoien izaera menderakaitza. Estatu handinahi eta tripazainen artean lasaitasunez bizi ahal izateko txikiegia, irentsia izateko, baina, egoskorregia.
Denetarik ikusi eta pairatu egin dute Pirinioen mendebaldeko biztanleek mendez mende: aliantzak, etsaitasunak, gerrak, erresuma baten eraketa, burujabetzaren galera eta berreskurapena, anaien arteko erailketak, erbestealdiak… Gertakari hauetan guztietan marrazki koloretsu eta landuen bitartez murgilduko gara DEIADARRA liburuan.