
Datorren urriaren 25ean larunbatean, goizeko 10:00etatik 14:00etara, “HABITAT, EZKUTATU DIGUTEN HISTORIA” ikastaroa antolatuko dugu Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean, Beñi Agirre historialariaren eskutik. Bertan “Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz […] Euskal Herria-Nafarroako Historia, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure ustez”.
Ikastaroa euskaraz eta doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRCj24rLMsG_AxcG8sFkU1B1IoxX5w3_vP-6s0OKQkM0U92A/viewform
Informazio osoa hemen ikus dezakezu:
https://iak.eus/ekitaldia/habitat-ikastaro-interaktiboa/
Honenbestez, bertan parte-hartzeko eta hitzordua zabaltzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Zatoz!
Tagged: Beñi Agirre, Gasteiz, ikastaroak, Izaskun Arrue Kulturgunea, Martin Ttipia, martin ttipia actividades, martin ttipia ekimenak, Martin Ttipia KE, Nabarralde, Nafarroa, Navarra, Vitoria-Gasteiz
Utzi iruzkina