Tag Archives: Polonia

POLONIA, NAFARROA ETA EUSKARA (II)

Tadeusz Kościuszko (Jatorrria: wikimedia.org)

2. XV.-XVI. mendeak: Poloniar hizkuntzaren egonkortzea

1440an poloniar ortografiaren inguruko lehen tratatua agertu zen -Jakub Parkoszowicek latinez idatzitakoa-, eta XV. mende amaieran polonieraz idatzitako lehenengo akta juridiko eta liburu judizialak. Poloniera, beraz, poliki-poliki, eta Errenazimenduaren testuinguruan, hizkuntza jantzia bihurtzen hasten da, eta erligio mundutik arlo ofizialera eta zuzenbidera pasatzen da.

Irakurtzen jarraitu

POLONIA, NAFARROA ETA EUSKARA (I)

Europako mapa K.O. 1.000 urtean (jatorria: 4.bp.blogspot.com)

A – Euskara da euskaldun egiten gaituena!! Euskal Herria da gure herria!!

B – Bai, baina historian Nafarroa izan da euskaldunak batu dituen Estatu edo Erresuma bakarra: horrek izan behar du gure eredua, gure subjektu politiko historikoa baita!!

A – Ez!!… Nafarroan euskara ez zen hizkuntza ofiziala, eta ez da Nafar Erregeek nahiz Gorteek eginiko euskal idatzirik gorde. Nafarroa Gaztela edo Frantzia bezain arrotza zen euskaldunontzat…. Erdi Aroan ez zen Estaturik edo herri-konzientziarik, Erregearekiko menpekotasuna baino ez zegoen.

 

Zenbat aldiz ez ote dugu halako eztabaidak entzun (edo haietan parte hartu) gurean!! Onar dezagun, tabernako eztabaidazale sutsuak gara; beti noragabeko solasaldiak, gure indar urriak etengabean barne-lizkarretan xahutzen dituztenak.

Irakurtzen jarraitu