Tag Archives: Martin Ttipia

ASISKO URMENETA, 2019KO URTEKO NAFARRA: BIDEOA

AZAROAK 23: ASISKO URMENETA, GURE “URTEKO NAFARRA”

Irakurtzen jarraitu

IRUÑEA-VELEIA: IRAILAREN 15EAN ETA URRIAREN 20AN HURRENGO BISITAK

Irailaren 15ean eta urriaren 20an egingo diren bisitekin emango diegu amaiera aurtengo bisita gidatu alternatiboei. Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude.

Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe edo txoko batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.

Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago hemen.

***

Con las visitas del 15 de setiembre y del 20 de octubre daremos fin a las visitas guiadas alternativas de este año. Se harán dos grupos, euskera y castellano, siempre que se puedan formar grupos de al menos cinco personas.

La visita comienza a las 11:00. Al mediodía, para los que lo deseen, comida a las 14:30 en un restaurante o txoko de la zona (20 euros). La visita es gratis. Seguidamente proyección y charla en el mismo local.

Para recibir información y apuntarse:  bisitak.sosirunaveleia@gmail.com Más información aquí.

Antolatzaile: SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Argitu elkarteak.

1200: BORONDATEZKO ERABAKIA?

‘URTEKO NAFARRA’ SARIA JASO DU RAFAEL BERASATEGIK, ERRAZTIOLATZA ERAKUSTOKIARENGATIK

(2018ko abenduaren 1ean “Goierriko Hitza”n argitaratutakoa)

Gasteizko Martin Ttipia kultur elkarteak 2018ko Urteko Nafarra saria Segurako Rafael Berasategiren Erraztiolatza erakustokiari eman dio, “hainbat urtez euskaldunon nafartasun politikoa Goierrin aldarrikatzeagatik, eta euskal kulturaren alde egindako lan eskergagatik”.

Berasategik 2008an sortu zuen Erraztiolatza erakustokia edo museoa, eta “aintzinako ohiturak eta gure arbasoen egunerokoak” ezagutzeko aukera eskaintzen du. Berasategiren esanetan, “aurten 3.000 lagunetik gora pasatu dira bertatik”. Hainbat ofiziotako tresnak ikus daitezke bertan: aroztegiko tramankuluak, zerraiak eta errementariaren lanabesak, ehungintzan erabiltzen ziren bi telar, animalientzako zepoak, fosilak, presoak lotzera erabiltzen ziren burdinezko girgilduak, XVII. mendeko Seguran egindako metro bateko iltzeak…

Bestetik, Seguraren eta Seguraren aurretik izan zen Erraztiolatzaren historia ere biltzen du Erraztiolatzak, Berasategik berak egindako maketen bidez. “Gaur egungo historialariak berridazten ari diren historia biltzen du Berasategik”, adierazi dute Martin Ttipia elkartekoek.

Euskal Herriaren ezkutuko historia ikertzen duen taldea da Martin Ttipia. “Herri bat garela, Nabarra izan ginela erakusten dugu, eta hainbat zirkunstantzia tarteko iritsi ginela gauden tokira. 1200. urtean Gaztelak asmatutako izenak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa”. 1199an Gaztelako Alfontso VIII.aren setioaren aurkako defentsa zuzendu zuen tenentea izan zen Martin Ttipia.

Rafael Berasategik eskerrak eman dizkie Martin Ttipia elkartekoei, Nabarralderi eta “asko laguntzen didan Bixente Albizuri”.

Oroigarria eman ondoren, goizean museoan eta herrian bisita gidatua eta bazkaria egin dituzte.

ABENDUAK 1: “URTEKO NAFARRA” SARIA 2018, SEGURAN

2013an hasitako ildoari jarraituz, 2018an MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAk “Urteko Nafarra” Saria Segurako ERRAZTIOLATZA ERAKUSTOKIAri ematea erabaki du, datorren abenduaren 1ean larunbatean, hainbat urtez euskaldunon nafartasun politikoa Goierrin aldarrikatzeagatik, eta euskal kulturaren alde egindako lan eskergagatik. Aurreko urteetan, Jose Antonio González Salazar etnografoa, Joxe Ulibarrena eskultorea, Eliseo Gil arkeologoa, Idoia Arrieta historialaria eta “Martin Ttipia Auzolantzerkia”-n parte hartu zuten lagunak izan ziren saridunak.

Sari-ematea ez ezik, goizaldeko plan osoa diseinatu dugu egun horretarako Seguran, goizeko 11:30etan hasita. Atxikitako gonbidapenean daukazue informazio guztia, eta bazkarirako izena emateko helbidea (Adi!! Epemuga azaroaren 26an).

NABARRALDEren babesarekin, gonbidapen hau, bereziki, Goierrin eta inguruko eskualdeetan gure nafar konzientziaren berpizkundean diharduzuen lagun guztiei luzatu nahi dizuegu, giro ezin hobean loturak estutzeko eta elkarren lana ezagutzeko aukera paregabea izango delakoan.

Abenduaren 1ean elkar ikusi arte, ondo izan!!

-MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA-

TREVIÑO/TREBIÑU: CLAVES HISTÓRICAS DE UNA HISTORIA INACABADA….

Bajo este título, el pasado martes 2 de octubre realizamos una charla promovida por el grupo “PENTSIONISTAK MARTXAN” de Araba, como introducción a la visita que realizarán en fechas próximas al Enclave.

Con interés, los asistentes fueron introduciéndose en el euskera y la lengua popular en Trebiñu, los hechos históricos que dieron lugar a la realidad presente del Enclave, y los diversos intentos que ha habido a lo largo de la Historia para intentar que el Enclave se integrara en la provincia de Araba. La charla fue seguida por un interesante debate, que puso de manifiesto el interés de los asistentes en la cuestión.

Como MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA, no podemos sino agradecer a PENTSIONISTAK MARTXAN su invitación para impartir esta charla, y, de manera muy especial, el calor e interés mostrado por los y las asistentes a la charla. Eskerrik asko!!

Por otra parte, en adelante esta charla formará parte de la oferta presentada por nuestra Asociación, a disposición de quien pueda tener interés en la misma.

HITZALDI ZIKLOA – CICLO DE CHARLAS

Gaztedi Rugby taldearekin elkarlanean hitzaldi ziklo bat antolatu dugu “Gasteiz Nafarra ezagutu” izenburupean. Hitzaldia, bisita gidatua eta  DVD proiekzioaz osatuta egongo da zikloa.


Hemos organizado junto a Gaztedi Rugby taldea un ciclo de charlas bajo el titulo “Conoce la Vitoria Navarra” que constará de una charla, una visita guiada y la proyección de un DVD.

 

URTARRILAK 19: OROZKON HITZALDIA

MARTIN TTIPIA, ALDABETIK DURANGOKO AZOKARA

DVD-liburuaren azala / Portada del libro-DVD

Joan den larunbatean Gasteizko Aldabe Gizarte etxean estreinatua izan eta gero, “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” DVD-LIBURUA Durangoko Azokan salgai izango dela jakinarazten dizuegu, NABARRALDEren saltokian hain zuzen ere. Abenduaren 6an asteazkenean, gainera, gure kide batzuk bertan egongo dira, zuekin hitz egiteko prest. ZUEN ZAIN EGONGO GARA!!

Después de su estreno en el Centro Cívico Aldabe el pasado sábado, os hacemos saber que el LIBRO-DVD “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” estará a la venta en la Azoka de Durango, en concreto en el puesto de NABARRALDE. Además, el miércoles 6 de diciembre algunos de nuestros miembros estarán presentes en dicho puesto, dispuestos a hablar con vosotros/as. ¡¡OS ESPERAMOS!!