Tag Archives: Iruña-Veleia

IRUÑA-VELEIA: URRIAK 21, BISITA GIDATU ALTERNATIBOA / 21 DE OCTUBRE, VISITA GUIADA ALTERNATIVA

Aurtengo zortzigarrena eta azkena izango da. Oso jendetsuak izan dira, 250 bat bisitari izan ditugu dagoeneko.

  • urriak 21, igandea (izena emateko azken eguna: urriak 17)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria elkarte batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena ematekobisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.

*********

Será la octava y última visita de este año. La acogida ha sido muy buena, ya hemos recibido a unos 250 visitantes.

  • 21 de octubre, domingo (último día para apuntarse: 17 de octubre)
  • cita: 11:00, en el aparcamiento del yacimiento
  • Se harán dos grupos, euskera y castellano, siendo guías Juan Martin Elexpuru y Maritxu Goikoetxea, respectivamente.
  • al mediodía, y para los que lo deseen, comida en una sociedad de la zona (unos 18 euros), y después proyección y charla.
  • para apuntarsebisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Al apuntarse indicar si se va a quedar a comer o no.

-SOS IRUÑA-VELEIA-

Advertisements

IRUÑA-VELEIA: UZTAILAK 22, BISITA GIDATUA // VISITA GUIADA 22 JULIO

 

Egunon: bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu, aurten laugarren denboraldia. Hurrengoa aurtengo laugarren bisita izango da:

  • uztailak 22, igandea
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez. Garaiz ibili mesedez, bazkaltzeko lekuak-eta lotzeko.

Bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.

Norbaitek egun horretan ezin balu, bezperan (uztailak 21) ere badu aukera, Soraluzeko lagun talde baten bisitan sar daitekeelako.

Hurrengo bisita abuztuaren 25ean egingo da.

************

Egun on: seguimos con las visitas guiadas alternativas, esta será la cuarta temporada consecutiva, y la siguiente visita la cuarta de este año.

  • 22 de julio, domingo
  • cita: 11:00, en el aparcamiento del yacimiento
  • Al mediodía, y para los que lo deseen, comida en un restaurante de la zona (unos 18 euros), y después proyección y charla.
  • para apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com 

Al apuntarse, indicar si os vais a quedar a comer o no. No dejarlo para última hora.

Se harán dos grupos, euskera y castellano, siendo guías Juan Martin Elexpuru y Maritxu Goikoetxea, respectivamente.

Si alguien no puede ese día, existe la posibilidad de hacerla la víspera, 21 de julio, dentro de una visita de un grupo de Soraluze.

La siguiente visita será el 25 de agosto.

-SOS Iruña-Veleia Elkartea eta Iruña-Veleia Argitu Plataforma-

“IRUÑA-VELEIA ARGITU” MANIFESTUA

 

MANIFESTUA SINATZEKO / PARA FIRMAR EL MANIFIESTOHEMEN/AQUÍ

BIDEOA HEMEN/VIDEO AQUI: HEMEN/AQUÍ

 

IRUÑA-VELEIA, BISITA GIDATU ALTERNATIBOAK 2017 // IRUÑA-VELEIA, VISITAS GUIADAS ALTERNATIVAS 2017

2015 eta 2016ko bisitak arrakastatsuak izan dira.  20 egin ziren eta ia 600 lagunek hartu zuten parte. Bisitariak gustura, antolatzaileak ere bai.

  • Uztailaren 30ean, igandea, izango da hurrengo bisita.
  • Bi talde egingo dira, bata euskerazkoa eta bestea gaztelerazkoa. Talde bakoitzak bere gidaria izango du.
  • Hitzordua: 11:00 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte irauten du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
  • Bisitak doan dira.
  • Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (bisita-eguna baino bi egun lehenagora arte. Garaiz ibili, mesedez).
  • Aurten ez dugu egingo bazkaria eta ondorengo proiekzio- solasaldia, beste urteetan bezala.
  • Hilean bisita bat (bikoitza, euskeraz eta erderaz) egiteko asmoa dago urrira arte. Aurrez iragarriko ditugu datak.
  • Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). 12 lagun gutxienez. Jarri harremanetan eguna zehazteko eta abar gure helbidera idatziz. Interes handia eta nahikoa jende izanez gero, bazkari-solasaldia ere egin daiteke.

SOS Iruña-Veleia

****

IRUÑA-VELEIA, visitas guiadas alternativas 2017

Las visitas 2015 y 2016 fueron todo un éxito y dejaron satisfechos tanto a organizadores como a visitantes. Se hicieron 20 en total, con casi 600 participantes.

  • La próxima visita tendrá lugar el 30 de julio, domingo.
  • Se harán dos grupos, uno en euskera y otro en castellano. Cada grupo tendrá su propio guía.
  • Cita: 11:00 en el aparcamiento del yacimiento. Las visitas duran hasta las 13:00 más o menos. Se visita primero el exterior de las murallas y el Espolón de Arkiz y después el interior.
  • Las visitas son gratis.
  • Para apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (hasta dos días antes. No dejarlo para última hora).
  • Este año no organizamos la comida y la posterior proyección-charla como en ediciones anteriores.
  • Prevemos hacer una visita al mes (doble, euskera y castellano). Anunciaremos con antelación las fechas.
  • También hacemos visitas con grupos organizados (grupos de amigos, asociaciones culturales, etc.). Mínimo 12 personas. Ponerse en contacto escribiendo a nuestra dirección electrónica para fijar fecha, etc. En caso de suficiente gente y mucho interés, se podría organizar la comida-charla.

SOS Iruña-Veleia

IRUÑA-VELEIA AUZIA: EPILEAREN AUTOA PIEZAZ PIEZA DESMONTATZEN

Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.

Irakurtzen jarraitu

MAIATZAK 13, EUSKERAREN JATORRIAREN 11. BILTZARRA IRURTZUNEN: “EUSKERA ETA EUSKAL ZENA”

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Irakurtzen jarraitu

OSTRAKAK ETA OSTRUKAK

iruna-veleia-manifa-ii

Kontatuko zeniguke zelan dauden gauzak?, eskatzen digute sarri. Zer esan, betikoak errepikatu gabe. Kontatzeko gogoa eta asperdura, euforia eta etsipena… laino klase guztiak pasatzen dira etengabe gure buru gainetik. Eta hain da zaila berba gutxirekin katramila hau esplikatzea…
Inozoak gu, urte bat edo biko gauza izango zela pentsatzen genuen gerra honetan sartu ginenean. Hamar urte igaro dira grafitoak aurkeztu zirenetik, zazpi urte eta erdi Eliseo Gil eta Lurmeneko beste kide batzuk auzipetu zituztenetik; oraindik epaileak ez du erabaki auzia artxibatu ala epaiketara eraman, beste urtebete luzatu du instrukzio fasea, Euskal Herrian irekita dagoen zaharrena. Ertzaintzak egina du bere polizia-txostena eta ez du ezer aurkitu Eliseoren aurka.
Irakurtzen jarraitu