Tag Archives: Eneko Bidegain

EKAINAK 6: “EUSKAL KULTURA SISTEMA” GASTEIZEN

Askotan, ustezko kultur-aniztasunaren diskurtsoa saltzen zaigu, kultura sistemak gaur egungo baldintzetara egokitzeko eredu orekatu gisa. Baina bertsio horrek talka egiten du estatuek aplikatzen dituzten kultura-politikekin (curriculuma, estatuetako hizkuntza ofizialen lehentasun legala, estatuaren komunikabide-sistema…). Izan ere, estatuek ezartzen dutena hizkuntza- eta kultura-uniformitate nabarmena da, itxurazko aurrerakoi samarra den erretorika batez mozorrotuta.

Egoera honetan, mundu globalaren testuinguruan, galdetzen duguna zera da: joera estatalei aurre egiteko aukera berririk eskaintzen al zaigu? Zein estrategiak moldatu behar ditugu, edo moldatu ditzakegu, kultura-sistema propio bat garatzeko? Edo, harago, nola interpretatu behar dugu kultura nazionalaren eta nazioartekoaren arteko dialektika? Gai mamitsu honetaz hausnartuko dugu Gasteizen ekainaren 6an, lehen mailako hizlarien eskutik.

Izena emateko (edukiera mugatua), hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfFiCK6mMQdmx3m5CCHhgjwHGuzBMasG2eL18okaInXGpOQIg/viewform

AZAROAK 7, “ALDAXKA POZOITUAK” ELEBERRI GRAFIKOAREN AURKEZPENA LIBURUTOPIAN

Ezagutzen al dituzu Lehen Mundu Gerrak Frantziaren menpeko euskal herritarrengan izan zituen ondorio ikaragarriak?

Kalean da “Aldaxka Pozoituak”, hondamendi horri buruzko eleberri grafikoa. Azaroaren 7an, 19:00etan, Gasteizko Liburutopian aurkeztuko dugu.

Gonbidatuta zaude! Etor zaitez!