Tag Archives: Aldabe Kultur Etxea

ABENDUAK 2: “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” DVD-LIBURUAREN AURKEZPENA + “URTEKO NAFARRA” SARIA 2017 // 2 DICIEMBRE: PRESENTACIÓN LIBRO-DVD “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” + PREMIO “URTEKO NAFARRA” 2017

 

 

Datorren larunbatean abenduaren 2an “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA” DVD-Liburuaren aurkezpena egingo dugu, eguerdiko 12:00tik aurrera, Gasteizko ALDABE Gizarte Etxearen Areto Nagusian.

Antso “Azkarra” nafar erregearen jauregia zegoen leku berean, 2017-ko “URTEKO NAFARRA” Saria emango diegu ekitaldi zoragarri honetan auzolanean lagundu zuten lagun guztiei.

Bideoaren eta Sariaren emanaldiaz aparte, dantza-talde eta abesbatzen laguntzaz ekitaldi ederraz gozatzeko aukera izango dugu. Eta sorpresaren bat egon liteke….

GONBIDATUTIK ZAUDETE!!

El próximo sábado 2 de diciembre realizaremos la presentación del libro-DVD “MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA”, a partir de las 12:00 del mediodía, en el Salón de Actos del Centro Cívico ALDABE de Vioria-Gasteiz.

En el mismo solar donde estaba el palacio del rey navarro Sancho “el Fuerte”, entregaremos el Premio “URTEKO NAFARRA” 2017 a todos quienes colaboraron en auzolan para hacer posible esta preciosa iniciativa.

Aparte de la proyección del vídeo y la entrega del Premio, contaremos con la colaboración de grupos de danzas y coros para disfrutar de una hermosa actuación. Y puede haber alguna sorpresa….

¡¡ESTÁIS INVITADOS/AS!!

EKAINAK 13, LARUNBATA: IRUÑEA-VELEIA SALBATZEKO BI HITZORDU

Imagen de la ciudad de Iruña-Veleia, tal y como los investigadores la conciben a tenor de lo investigado hasta el momento (Iturria: http://www.veleia.com)

SOS Iruña-Veleiak, Euskeraren Jatorriak eta Martin Ttipia Kultur Elkarteak dei egiten dizuete datorren ekainaren 13an, larunbata, Gasteizen egingo diren bi ekimen hauetan parte hartzera:

  1. a) Batzar Informatiboa: Orain arte Iruña-Veleiako grafitoen aldeko lanak zein fruitu eman dituen, dauden oztopo nagusiak zeintzuk diren eta datorren ikasturtean, irailetik ekainera, denon artean egin ditzakegun gauzak aztertu nahi ditugu Aldabe Kultur Etxean egingo dugun batzar irekian, goizeko hamarretatik (10:00) aurrera. Gobernu aldaketarekin ere, agian, une egokia da gauzak aldatu ahal izateko.

Egoera larria da: susmo batzuen arabera, Nuñez 6 urte hauetan topatutako grafitoak suntsitzen edo ezkutatzen ari da, hondeamakinarekin sektore oso batean egin zuen moduan. Bestetik, beste grafito batzuk garbitu omen dituzte, inoiz datatzeko aukerarik egon ez dadin. Herritarrok mugitu behar gara, eta ezin dugu gure ondarearen aurkako ekintza hauek onartu.

  1. b) Enkartelada: Ostegunero, urtarriletik hona egin den enkartelada Arabako Aldundiaren aurrean ere egingo dugu larunbatean bertan, ekainaren 13an, 13:00etan, eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

– SOS IRUÑA-VELEIA, EUSKERAREN JATORRIA eta MARTIN TTIPIA K.E. –