Daily Archives: 29 martxoa, 2019

POLONIA, NAFARROA ETA EUSKARA (I)

Europako mapa K.O. 1.000 urtean (jatorria: 4.bp.blogspot.com)

A – Euskara da euskaldun egiten gaituena!! Euskal Herria da gure herria!!

B – Bai, baina historian Nafarroa izan da euskaldunak batu dituen Estatu edo Erresuma bakarra: horrek izan behar du gure eredua, gure subjektu politiko historikoa baita!!

A – Ez!!… Nafarroan euskara ez zen hizkuntza ofiziala, eta ez da Nafar Erregeek nahiz Gorteek eginiko euskal idatzirik gorde. Nafarroa Gaztela edo Frantzia bezain arrotza zen euskaldunontzat…. Erdi Aroan ez zen Estaturik edo herri-konzientziarik, Erregearekiko menpekotasuna baino ez zegoen.

 

Zenbat aldiz ez ote dugu halako eztabaidak entzun (edo haietan parte hartu) gurean!! Onar dezagun, tabernako eztabaidazale sutsuak gara; beti noragabeko solasaldiak, gure indar urriak etengabean barne-lizkarretan xahutzen dituztenak.

Irakurtzen jarraitu