20 DICIEMBRE / ABENDUAK 20: PRESENTACIÓN “ATLAS HISTÓRICO DE NAVARRA”ren AURKEZPENA

atlas

Tagged: , , ,

One thought on “20 DICIEMBRE / ABENDUAK 20: PRESENTACIÓN “ATLAS HISTÓRICO DE NAVARRA”ren AURKEZPENA

  1. oskar arana's avatar
    oskar arana 8:13 am 15 abendua, 2016 Reply

    Oso interesgarria, zinez.

    Beste geopolitika batzuetan, beste garai batzuetan, beste erresuma batzuk izan zireneko kontuak eta orduko oroitzapen gurean erauzi eta ukatua berpiztera datorren liburua.

    Zeren, zer bitxia, ez baitzitzaigun guri, Arabako euskaldun dagoeneko ia mende erdiko adinera iritsi garenoi, horren berri zipitzik ere azaldu eskolan, alegia, arabarroi eta euskaldun guztioi, 7 euskal herrietakooi eta Axularrek aipatzen zituen gainerako euskaradun lurraldeetakooi. Eta, jakina, oroitzapen horretan oinarriturik geopolitikaren antolamenduan ahotsa izateko eskubidea ukatu, horrenbestez.

    Gainera, nola eta orain historia guztiz debaluaturik dagoen gure jendarte globalizatu honetan, unean unekoari zoroki atxikirik denok, nondik datorren ez dakien jendarteak ba ote daki nora doan?

    Gure erresumaren lurraldeak eta antolamendu politikoak ezagutu, eta zergatik oraintsu lurraldeon arteko antolamendu politiko bateratuak edo elkarrekikoak eratzeko aukerak bortxaz ukaturik, ezagut dezagun gure historia, nora joan nahi dugun erabaki baino lehen…

    Oskar.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.