Urriaren 1ean “Independentziarako Bideak” jardunaldia ospatuko dugu Usurbilgo Sutegiko Auditoriumean, goizeko 10:00etatik eguerdira arte. Gurekin, Carod Rovira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga izango ditugu hizlari. Carod Rovirak Kataluniako prozesuaz hitz egingo digu, eta Pako Aristik, Eneko Bidegainek eta Ane Larrinagak Euskal Herriak dituen independentziarekiko aukera eta bideen inguruan eztabaidatuko dute. Jardunaldi interesgarria eta aberasgarria izango dela aurreikusten dugu, eta bertaratzera animatzen zaitugu.
Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da:
Gasteiz ingurutik joanez gero, mezu bat bidali martinttipiake@gmail.com helbidera, nahi baduzu elkarrekin bidaia antolatu ahal izateko.
Utzi erantzun bat