HITCHCOCK VS ORSON WELLES

Orson Welles, "The land of the Basques"dokumentala zuzendu zuen garaian (1955) (Iturria: eldiario.es)

Orson Welles, “The land of the Basques” dokumentala zuzendu zuen garaian (1955)
(Iturria: eldiario.es)

Niri galdetu izan bazidaten euskaldunon kultura munduari erakusteko bietatik nork egin duen lana, ez nuen Hitchcock aukeratuko. Esangabe doa Hitchcock asko estimatzen dudala, bere obrak zirraragarriak direla eta esker ona merezi duela Bertigo filma Zinemaldira ekartzeagatik. Baina, zer esan zuen Hitchcock Donostiari edo euskaldunei buruz?

Erakusketa bat (beste bat) antolatu dute zinemagile ingelesaren 1958ko bisitaldia gogoratzeko. Hitchcock “Vertigo” filma aurkeztera etorri zen Donostiara, eta erakusketak argazki bilduma sorta bat erakusten du: Hitchcock Miarritzen, Hitchcock Rolls-Royce batean, Maria Cristina Hotelean, Pasaian, Lourdesen…

Orson Welles, ordea, etorri, ikusi eta kontatu egin zuen Euskal Herria eta euskaldunon bizitza filma labur batzuen bidez. Filma hori Interneten ikus daiteke: https://youtu.be/hJlKx3NPuts helbidean. Horretan, Orsonek duintasunez jartzen gaitu, jartzen du gure kultura, munduaren begietan. Baina hori ez zaie gehiegi interesatzen erakusketa antolatzaileei. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua ez dago pentsatuta kultura sustatzeko, turismoa hutsala baizik.

-Beñi Agirre-

Tagged: , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: