Tag Archives: Donostia 2016

HITCHCOCK VS ORSON WELLES

Orson Welles, "The land of the Basques"dokumentala zuzendu zuen garaian (1955) (Iturria: eldiario.es)

Orson Welles, “The land of the Basques” dokumentala zuzendu zuen garaian (1955)
(Iturria: eldiario.es)

Niri galdetu izan bazidaten euskaldunon kultura munduari erakusteko bietatik nork egin duen lana, ez nuen Hitchcock aukeratuko. Esangabe doa Hitchcock asko estimatzen dudala, bere obrak zirraragarriak direla eta esker ona merezi duela Bertigo filma Zinemaldira ekartzeagatik. Baina, zer esan zuen Hitchcock Donostiari edo euskaldunei buruz?

Irakurtzen jarraitu

ABUZTUAREN 15-A ETA BAKE-ITUNA ERAKUSKETA

Gure Aroaren aurreko bi mendeetan erromatarrak Orreagatik pasa ziren; ondoren, godoak, frankoak, arabiarrak, gaztelarrak, Napoleonen tropak eta Frankoren sikarioak ere gerturatu ziren bunkerrak eginarazteko. Denak konkista egarriz. Halaxe etorri zen Karlomagno 778an. Zaragoza hartzeko porrotaren ondoren, Iruñea erraustu eta urte bereko abuztuaren 15ean, baskoiek garaitu egin zuten enperadore frankoa.

Irakurtzen jarraitu