Daily Archives: 9 azaroa, 2015

Autonomia Forala

Nabarraldek eskaintzen duen Foruei buruzko on-line ikastaroen lehenengo ikasgaian irakasten da foru hitza polisemikoa dela. Alegia, esanahi asko eta kontrajarriak ere adierazteko erabiltzen dela. Hortaz, foru adjektiboari laguntzen dion edozein substantiboz osatutako kontzeptua ere polisemikoa izango da. Gauza asko adieraz lezake, edo ezer ez.

SanchoelSabio.jpg

Antxo Jakituna (Iturria: Wikipedia)

Donostia, hiri forala da. Antso VI.a Nafarroako erregeak San Sebastian de Hernaniko tenentziatik bereizi eta pribilejio batzuk eman zizkien Urgul azpia populatzera etorritako baskoi-gaskoinei. Inguruko biztanleek ez zituzten abantaila edo pribilejio batzuk eman zizkien Erregeak. Eman bezala, kendu ere ken zitezkeenak. Hala ere, Gaztelarrek 1200ean Donostia konkistatu zutenean antzeko abantailak mantendu zizkieten. Ez populatzeko asmoarekin, ez, Donostiako artisau, merkatari, ontziola-jabe edo marinel trebe eta boteretsuak haien kontra oldartu ez zitezen baizik.

Irakurtzen jarraitu