Daily Archives: 10 urtarrila, 2015

Hormak, garai bateko sare sozialak

1

Bazen behin, irakurle maite hori, urruneko garai bat (edo ez hain urrunekoa, zure adinaz jabetu nahi ez baduzu….), non tableta bakarrak txokolatez egindakoak ziren, telebista hargailuak hilkutxa baten neurrikoak ziren, bertan ikus zitezkeen kanalak esku bakar baten atzamarrez konta zitezkeen, eta lagun batekin telefonoz hitz egiteko, ezinbestean, bere aita-amarekin hitz egin behar zenuen, zure lotsa gaindituz (“Bai?….  Arratsalde on, X naiz… Y ba al dago etxean?”).

Erabakitze eskubidea zer zen ere ez omen genekien, eta korrika egiten genuen, ez running: esate baterako, madero-en aurrean, Euskadi askatzeko. Hori bai, Legutiora joateko seinalerik bilatuz gero, ziurenik Urquiolara iritsiko zinatekeen, Villarreal atzean utzita: hor behintzat aurrera egin dugula onartu behar da.

Irakurtzen jarraitu