Tag Archives: urte berri

UR GOIENA, UR BARRENA: UN RITO TRADICIONAL DE NAVARRA PARA COMENZAR EL NUEVO AÑO

reloj-a-medianoche

 

2016. urtea amaitzeko egun gutxi falta den honetan, interesgarria iruditu zaigu MIKEL BURGUI gure uxuetar lagunak duela 3 urte idatzitako post hau berriro ere hona ekartzea. Izan ere, gure blogean noizbait (https://martinttipia.com/2016/02/25/himnos-silbidos-y-nacionalismo-banal/#more-1586) Michael Billig britaniarrak sortutako “nacionalismo banal” konzeptua aipatu izan dugu, eta hemen haren adibide nabaria dugu.

Aski da Bidasoa edo Auñamendiko bortuak zeharkatzea, bi aldeetan euskaldunak eta nafarrak izan arren, urte amaiera espainiar eta frantses moduan ospatzen dugula ikusteko. Bitxikeri hutsa eman dezake, baina gure egunerokotasunaren islada baino ez da: nekez berreskuratuko dugu gure Estatua, nekez emango diogu gure euskarari dagokion lekua, nekez iraungo dugu nazio eta herri bezala…. egunero espainiarrak eta frantsesak bezalaxe jarduten baldin badugu. Premiazkoa da honen inguruko gogoeta sakon bat egitea. Bejondeizuela….

Irakurtzen jarraitu