Tag Archives: konkista

NON ESKURA DEZAKET “GASTEIZ 1200” ELEBERRI GRAFIKOA?

GASTEIZ 1200 eleberri grafikoa non eskura daitekeen galdetzen duzuenontzat. Aurkezpenetan (Donostikoan salbu) EP-ak ere eskuragarri izango dituzue.

Laster aurkezpen eta salmenta puntu gehiago zehaztuko ditugu.

Eskerrik asko egunotan emandako babesagatik!

“GASTEIZ 1200” ETA “KALEKO URDANGAK” TALDEAREN EP BERRIA SALGAI

Ostegun honetan komikiarekin batera Kaleko Urdangak taldeak egindako soinu-banda kaleratuko dugu, EP formatuan. Presta itzazue belarriak, itzela da!

GASTEIZ 1200: AURKEZPENAK GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

Gasteizko setioaren historia ezagutzen al duzu? 1200. urtean gasteiztarrek beren hiribildua suharki defendatu zuten, nafarrak izaten jarraitzeko. 

Data gorde zure egutegian eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan! 

Azaroaren 17an ‘Gasteiz 1200’ eleberri grafikoa aurkeztuko dugu, Gasteizen eta Donostian. Eta hurrengo asteetan Hernanin, Algortan, Iruñean eta Durangon ere egongo gara. Adi gure albisteei!

Anima zaitez!

ADI!! BADATOR “GASTEIZ 1200”!!

ADI!! “GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA” eleberri grafikoa labetik ateratzear da. Soinu-banda ta guzti, gainera.

Laster lehen aurkezpenen berri emango dizuegu!!

“ARANIELLO” ALFONTSO VIII.AREN TESTAMENTUAN

(Iturria: Nabarlur)

1886an, Fidel Fita Colomé (1835-1918) historialari katalaniarrak Gaztelako Alfontso VIII.aren (1155-1214) testamentu osoa argitaratu zuen, behin agiria Toledoko katedralean aurkitu eta gero. Gogoratu behar dugu Alfontso VIII.ak orduko Nafarroaren mendebaldea indarrez hartu zuela menpean, 1199 eta 1200 bitartean.

1204ko abenduaren 8an idatzi omen zen aipatutako testamentua, errege gaztelarra osasun egoera larrian zegoelarik, hiltzeko zorian. Bertan, besteak beste, Diego Lopez Harokoari Bizkaiaren jabetza itzultzeko asmoa adierazten zuen (momentu hartan, jauntxo eta militar boteretsu hau Gaztelako erregearen aurka matxinatuta zegoen, Lizarrako gazteluetan gotorturik, hain zuzen ere), eta, bereziki, Antso VII. “Azkarra” Nafarroako erregeari 4 urte lehenago konkistatutako lurraldeak itzultzeko hitza ematen zuen ere.

Aipatutako lurraldeak mugarriztatzerakoan, “Araniello” toponimoa agertzen da idatzian, kokapen argirik gabekoa. Gaur dakarkizuegun idatzi interesgarri honetan, Jesús Pérez de Viñaspre gure lagunak aipatutako lekua Deban egon litekeelako teoria azaltzen digu, testamentuari koherentzia geografiko nabaria emango liokeena. Irakurtzen jarraitu

NAFARROAKO ERRESUMAREN MENDEBALDEKO LURRALDEAREN KONKISTARI BURUZKO HIRU KONTAKETA

Nafarroa Antso Azkarraren garaian (1194-1234) https://nabarlur.blogspot.com/

(Busturianaiak blogetik hartuta)

Historiak oroitzapen nahikoa utzi digu Nafarroako Erresumaren memoria aldarrikatzeko, euskal estatu nazionala sendotzeko etengabeko lanean. Antso Jakitunaren eta Henrike I.aren erregealdien arteko ehun urteko historiak ikerketa arduratsua merezi du, Euskal herriaren destinoetan duen garrantziagatik. Baina, bereziki garrantzitsuak izan ziren 1200 inguruan gertatutakoak. Nafarroako erresumak, estatuek beti eta non-nahi egiten duten bezela, nolabait bere gizartea nazionalizatu zuen eta, Goi Erdi Aroan, erresumako hiriburua zen Iruñea inguruan euskararen lehen bateratzea ezarri zen, bai eta zuzenbide pirenaikoan oinarritutako sistema juridikoa zehaztu ere. Nazionalizazio- eta sendotze-prozesu horretan egonda, 1200. urteko gertaera lazgarriak gertatu ziren. Irakurtzen jarraitu