Lainotuta daude Oiartzun eta inguruak. Hamarrak aurretik jendea biltzen ari gara, zahar eta gazte, hego eta iparretik. 80 bat lagun elkartu gara, eta bideari ekiteko prest gaude, ikurrak eskutan: nafarra eta ikurriña. Izanaren lekuko, lehena; izateko gogotik sortua, bigarrena. Berriz izateko, burujabe eta oso. Hori dugu helburu Herriexistentziara batu garenok: berriz izateko bidea egitea.