Tag Archives: Gure historia

HERRIEXISTENTZIA KRONIKA (BELOAGAKO GAZTELUA)

Lainotuta daude Oiartzun eta inguruak. Hamarrak aurretik jendea biltzen ari gara, zahar eta gazte, hego eta iparretik. 80 bat lagun elkartu gara, eta bideari ekiteko prest gaude, ikurrak eskutan: nafarra eta ikurriña. Izanaren lekuko, lehena; izateko gogotik sortua, bigarrena. Berriz izateko, burujabe eta oso. Hori dugu helburu Herriexistentziara batu garenok: berriz izateko bidea egitea.

Irakurtzen jarraitu

BELOAGAKO GAZTELURA MARTXA

Irailaren 5ean Beloagako gazteluko martxan egon ginen “Herriexistentzia” dinamikarekin bat eginez.