Tag Archives: Globalizazioa

EKAINAK 6: “EUSKAL KULTURA SISTEMA” GASTEIZEN

Askotan, ustezko kultur-aniztasunaren diskurtsoa saltzen zaigu, kultura sistemak gaur egungo baldintzetara egokitzeko eredu orekatu gisa. Baina bertsio horrek talka egiten du estatuek aplikatzen dituzten kultura-politikekin (curriculuma, estatuetako hizkuntza ofizialen lehentasun legala, estatuaren komunikabide-sistema…). Izan ere, estatuek ezartzen dutena hizkuntza- eta kultura-uniformitate nabarmena da, itxurazko aurrerakoi samarra den erretorika batez mozorrotuta.

Egoera honetan, mundu globalaren testuinguruan, galdetzen duguna zera da: joera estatalei aurre egiteko aukera berririk eskaintzen al zaigu? Zein estrategiak moldatu behar ditugu, edo moldatu ditzakegu, kultura-sistema propio bat garatzeko? Edo, harago, nola interpretatu behar dugu kultura nazionalaren eta nazioartekoaren arteko dialektika? Gai mamitsu honetaz hausnartuko dugu Gasteizen ekainaren 6an, lehen mailako hizlarien eskutik.

Izena emateko (edukiera mugatua), hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfFiCK6mMQdmx3m5CCHhgjwHGuzBMasG2eL18okaInXGpOQIg/viewform

“NAFARROAKO ONDAREAREN GUNEAK” SINPOSIOA // SIMPOSIO “ESPACIOS PARA EL PATRIMONIO DE NAVARRA”

Urrian zehar, NABARRALDEk “Nafarroako Ondarearen Guneak”izeneko Sinposioa antolatzen du, “Ondarea, Paisaia eta Globalizazioa” sinposio sortaren 5. edizioa. Urriaren 18an eta 19an izango dira ekitaldi nagusiak, Iruñeko Civican Aretoan.

Hemen, Egitarau osoa, eta izena emateko aukera:

Durante el mes de octubre NABARRALDE organiza el Simposio “Espacios para el Patrimonio de Navarra”, el quinto de la serie de Simposios “Paisaje, Patrimonio y Globalización”. Los actos principales tendrán lugar el 18 y 19 de octubre, en la Sala Civican de Pamplona.

Aquí, la Programación completa, y la forma de inscribirse: