Tag Archives: Beñi Agirre

Urriak 25: “HABITAT, EZKUTATU DIGUTEN HISTORIA” ikastaroa IAKn

Datorren urriaren 25ean larunbatean, goizeko 10:00etatik 14:00etara, “HABITAT, EZKUTATU DIGUTEN HISTORIA” ikastaroa antolatuko dugu Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean, Beñi Agirre historialariaren eskutik. Bertan “Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz […] Euskal Herria-Nafarroako Historia, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure ustez”.

Ikastaroa euskaraz eta doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRCj24rLMsG_AxcG8sFkU1B1IoxX5w3_vP-6s0OKQkM0U92A/viewform
Informazio osoa hemen ikus dezakezu:
https://iak.eus/ekitaldia/habitat-ikastaro-interaktiboa/

Honenbestez, bertan parte-hartzeko eta hitzordua zabaltzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Zatoz!

ZIRIA SARTU NAHIKO DIGUTE // PRETENDEN BURLARNOS

(Iturria: EFE)

Ziria sartu nahiko digute

Gu ere, egunero ateratzen gara etxeko balkoira Coronabirus gaitzari aurre egiten lehenengo lerroan ari direnei eskerrak emateko: erizainak, zahar egoitzetako langile, mediku, ikertzaile… denek merezi dute, sobran merezi ere, sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada. Irakurtzen jarraitu

IRAILAK 24, “GIPUZKOAKO HISTORIA” (IRUDIAK) // 24 SEPTIEMBRE, “HISTORIA DE GIPUZKOA” (IMÁGENES)

IRAILAK 24: “GIPUZKOAKO HISTORIA NAFARRA” GASTEIZEN, BEÑI AGIRREREN ESKUTIK

BIZIKIDETZA ETA DIGLOSIA

(Iturria: Argia)

(Iturria: Argia)

Arestiren “Aitaren etxea defendituko dut” edo Jon Sarasuaren “Amaren sua” eta goldaroaren erreferentzialtasun landatarretatik haratago, gaur egungo gizartearen genero-rolak kontuan, indar berberaz hitz egin dezakegu amaren etxeaz eta aitaren suaz, eta goldea den nekazaritza tresnaz baino, goldatutako lurraz mintza beharko genuke. Gaur lurraldeaz hitz egiterakoan, nondik gatozen eta zer garen ahaztu gabe, Internet eta ziberespazio Aroaz mintza beharko baikenuke. Ondorioz, euskal-nafar estatu independente baterako iruditeria eta erreferenteak berritu beharrean daude.

Irakurtzen jarraitu