EUSKERA EUROPAKO AMA HIZKUNTZAN

Iruña-Veleia

Iruña-Veleia (iturria: SOS Iruña-Veleia)

Maiatzaren 5ean Euskeraren Jatorriaren 12.biltzarra ospatu izan da Elgoibarren. Hitzen zein toponimoen bidez, Europan izan ei ziran ama hizkuntzaren erroak aztertzeko, kanpoko eta hemengo hainbat adituk parte hartu eben bertan.

Europan ama hizkuntza bat egon ete zan? Latintzat eta grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ete dabe erro zaharragorik haien barruan? Badirudi, hizkuntza guztiek amaren altxorren bat gorde dabela. Eta gero eta argiago dago, euskera ez dala inondik inora hizkuntza isolatua eta koinzidentziak ez direla sortzen kasualitatez.

Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera emoten deusku eta, kasualitatearen probabilidadea hutsaren hurrengoa dala erakutsi euskuen. Ikusten ari garena, zera da: euskera gero eta garrantzitsuagoa dala toponimia ulertzeko eta erro zaharrak interpretatzeko.

Iberismoaren aztarnak ikertu dituen Bernat Mira Tormoken ustez milaka hitz eta euskal toponimo aurkitzen dira penintsulan eta zera esan eutsan, Penintsula iberica, Penintsula euskerika deitu leitekeen?

Bai, inongo zalantza barik, beronen erantzuna.

Valentzian eta Alakanten dagozan toponimo batzuk hemen: Aixorta, Algar, Altxor, Alzira, Artana, Atzeneta, Atzubia, Begida, Ben-ixama, Besori, Garaita, Llauri, Olleria, Oriola, Zarra…

Iberikoz Euskeraz Iberikoz Euskeraz
Erde/Erdi erdi sorse zortzi
Ban bat abar hanar
Bin/ bi bi abar-ke-bi hama bi
Irur hiru abar-ke hirur hamairu
Laur lau abar sei hamasei
Bors bost orkei hogei
Sei sei orkei abar hogeitamar

Angus Huck ikertzaile ingelesak, London beraren jatorria be, euskal errokoa izan daitekeelakoan, toponimiaren garrantziaz egin euskun berba. Huck 15 urtez euskera ikertzen egon da eta Iberieran eta Europako beste hizkuntza baskoniko zaharretan interesatuta dago: “Basque is not a language isolate”. Huck-en eretxiz, euskeraren historia ezagutzeko, euskera beste hizkuntza batzuekin alderatu beharra dago, eta gakoa hor iberiera da. Ebidentziak dinosku Europako hainbat ibaik mantendu dabezela antxine kontinentera bueltan etozen lehen gizaki kolonizatzaileak emondako izenak, izotza urtu zaneko garai haretan, duela 11.600 urte inguru.

Hainbat liburu argitaratu dituen Antonio Arnaiz Villena Madrildar biologo eta medikua be, iberierak eta euskerak mediterraneoko hizkuntzakaz euki daikeezan harremanetan zentratu zan, ehunka adibide jarriz.

Erromatar letretan lizentziatua eta filosofoa dan Felix Zubiagarentzat, iberistak euskerarengan aurkitzen dabe argibiderako suzia, baina ofizialistasunak gorrotoa deutsa tesi honeri. Ikerketa ahaleginetan zaindu beharra dago, baina ate itxiak eta maixu itsuak direnean eta ikerlan sendorik egin gura ez danean, ofizialtasunen begietatik dana da susmogarri eta dana dago katepean.

Euskal filologian doktorea dogun Juan Martin Elexpuruk “Euskeraren aztarnak Sardinian” liburu barria atera eban oraintsu eta Sardiniako toponimian ikaragarrizko antzekotasunak aurkitu dituela dino. Toponimiari begiratuz, bost mila sarrerako korpus batean oinarrituta harri eta zur itxiko gintuen mapaz eta argazkiz lagunduta.

Hemen halango batzuk: Adarre, Alzola, Arga, Ariola, Murgia, Aretza, Aresti, Arenarza, Aritzola, Arreba, Arratzu, Arresi, Balzola, Baratz, Borda, Searsolu, Urrosolo, Uri, Urki, Suia, Zuri, Sarraketta, Orri, Uda, Alustia, Gastea, Arroa, Alzu, Ilartzi… Juan Martinen esanetan, Sardiniako biztanleak ez ekiten nondik etorri daitekeezan izen honeik eta antxinako hizkuntza baten aztarnak ete ziren ustea eukien.

Euskal Herriko eta Sardiniako antzeko toponimoak

Euskal Herriko eta Sardiniako antzeko toponimoen mapa (iturria: J.M. Elexpururen bloga)

Euskeraren jatorriko kidea eta irakasle ikertzailea dan Joseba Mintegiren ustetan, ortodoxo gehiegi egon da eta dago gurean eta zientzia dogmaren gatibu dogu, halan ba, gauzen despropositoan gabiz eta frogak sakonean aztertzea ez da interesatzen.

Erromatarren garaian ez zela euskerarik egiten, hau esaten be ausartu izan dira gure ortodoxoak. Eta, “Euskera Europako ama hizkuntzan” lelopean egin izan dan jardunaldi honetan atera daitekeen ondorioa, zientzia gaur egun ez dala librea, zeren, zientziak bere ikerlanetan, aldaketak eskatzen ditu, baina dogma zientziaren eragozpen handiena da eta egiaren aurrean esaten dana, herejiatzat hartzen da.

Eñaut Etxamendiren esanetan, euskera ez da inondik jausitako meteoritoa, ez eta umezutz dagoen bakarreneko hizkuntza, ez, hizkuntzalaritza askorentzat erreferentzi bihurtu daitekeen hizkuntza liteke gurea, baina, ezaugarri da gertatzen dana: euskera ez da indoeuropearra eta pentsatzen dabe ez dala honetan denborarik galdu behar.

Egozentrismoaren garaietan bizi garela oraindino be eta Galileo ekarri euskun gogoetara, inkisizioarekin euki ebezan arazoak ditugulakoan bertan. Kontuan hartu daigun Iruña-Veleiako auzia, ez ete doa ba bide horretatik?.

Baina, hau beste iritzi artikulu baterako itxiko dogu.

-GONTZAL MENDIBIL-

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: