
Iruña-Veleia (iturria: SOS Iruña-Veleia)
Maiatzaren 5ean Euskeraren Jatorriaren 12.biltzarra ospatu izan da Elgoibarren. Hitzen zein toponimoen bidez, Europan izan ei ziran ama hizkuntzaren erroak aztertzeko, kanpoko eta hemengo hainbat adituk parte hartu eben bertan.
Europan ama hizkuntza bat egon ete zan? Latintzat eta grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ete dabe erro zaharragorik haien barruan? Badirudi, hizkuntza guztiek amaren altxorren bat gorde dabela. Eta gero eta argiago dago, euskera ez dala inondik inora hizkuntza isolatua eta koinzidentziak ez direla sortzen kasualitatez.